EHNA eskuan guztiok BALMASEDARA

bai 1456131311993 baieuskalherriari.org | 2006-05-30 15:47
4

Zestuatik Balmasedara, Urolatik Enkarterrira, Gipuzkoatik Bizkaira, EHNA egitetik erabiltzera!

EUSKAL HERRIA izEHNA eta IZANA izan zen 2005eko Naziotasun Egunaren leloa. Lehenengoz Euskal Herriko Naziotasun Aitormena gauzatzetik haratago, EHNAk tresna bezala duen garrantzia era erabilgarritasuna azpimarratzeari ekin genion.

Urtebetean, makinabat euri egin du Euskal Herri luze zabalean. Eta noski EHNAk ere eman ditu hainbat urrats. Herriz herri finkatzen eta iraunkortzen ari da EHNA. Poliki-poliki eta egunez egun gero eta herritar gehiagok dute EHNA eskuan eta gero eta toki gehiagotan aitortzen zaio EHNAri duen ofizialtasun eta erabilgarritasuna. Jada, euskal diaspora osatzen diren euskal herritarrak ere, hasi dira EHNA izapidetzen. Hasi gara euskal herritarrok, munduaren aurrean garen bezala agertzeko, pausoak ematen.

Lan hau burutzearen bidean BAI EUSKAL HERRIARI herri ekimenak hainbat ekimen bultzatzen dihardu, EHNArek erabilera sustatu asmoz. Hor kokatzen ditugu antolaturiko EHNA erabili ekimenak bai eta EHNAren ERABILPENERAKO KOMERTZIO GIDAren zabalpena ere. Gaur egun, kalean dira Azpeitia, Azkoitia, Zestoa, Zumarraga, Urretxu eta Arrasateko EHNA ERABILI GIDAk eta laster izango dira Ondarru, Lekeitio, Markiña-Xemein eta Bergarakoak ere.

Euskal Herri luze zabalari so, aspaldi geldirik ziren urak mugitzen ari dira. Gaur egun, politikariak ere EUSKAL HERRIAz eta euskal herritarron erabakitzeko eskubideaz mintzo dira; pauso garrantzitsua iruditzen zaigu hau. Halere oso momentu garrantzitsuak bizi ditugu, euskal herritar garen aldetik, gure ekarpena egiteko momentua iritsi da. Euskal herritarrok gure hitza eta gure erabakia praktikan jartzeko momentua iritsi da.

Euskal Herriak nazio gisa irauteko eta aurrera egiteko, nazio gisa pentsatu eta erabaki behar du. Finean nazio gisa aritu behar du. Garai politiko garrantzitsua bizi dugu eta berak, tamainako konpromezu eta erantzukizunak eskatzen ditu. Garaiak herri bezala aritzeko konpromezua eskatzen du, denon proiektuak ahalezko bihurtzeko Euskal Herriak orube sendoa behar baitu. Garaiak nazio estrategian aurrera egitea eskatzen du, eta horretarako Euskal Herria lehenesten dugunon artean, nazio eraikuntzan, batera aritzeko tenorea dugu,

EHNA ERABILIAZ, EUSKAL HERRIA ERAIKI, esamolde edo lelo batetik haratago doan izenburua duzue hau. Bizi ditugun momentu hauetan, euskal herritarroi parte hartzaile zuzenak izatea dagokigu. Euskal Herriko Naziotasun Aitormenak herritarron nahi eta borondatea agertzeaz gain, Euskal Herriaren eskubideak aldarrikatzen ditu. Beraz, herritarron hitza eta erabakia praktikan jartzeko unea iritsi da, EHNA erabiliaz, Euskal Herriaren eskubideak praktikan egikaritzeko unea iritsi da.

BALMASEDAn, ekainaren 11an, EHNA ERABILIAZ, EUSKAL HERRIAREN ERAIKUNTZAN parte hartzera, gonbidatzen zaitugu. Euskal Herriaren eta euskal herritarron izena eta izana praktikoki gauzatzen hasteko guztiok bai gara ezinbestekoak.

Informazio gehiago: www.baieuskalherriari.org

ñoños

ñoños 2006-05-30 16:42 #1

non egin dezaket EHNA?

Pedro Fermin

Pedro Fermin 2006-05-31 11:44 #2

Nortasun Agiria bezalako kontrol-neurri bat izanen al da orain aske eginen gaituena?

Jamaika ikusteko jaio gara!!!!

nik Euskal Herria

nik Euskal Herria 2006-05-31 17:43 #3

Euskal Herria herri ukatua den artean eta bere etorkizuna erabakitzeko eskubiderik ez duen artean , bere eskubideak nahiz bertako herritarronak egikaritzen dietuen tresna da EHNA.

Noiztik da kontrol neurri bat bolondreski egiten den naziotasun aitormena?  ikusi nahi ez duena baino itsuagorik ez da.

Hemen ere alde guztietan bezala norbait katuaren bosgarren hanka bilatu nahian.

Euskal herritarrok dugu hitza eta erabakia, eman hitza EHNA eginnaz., erabakia gauzatu EHNA erabiliaz. Inoi baimenik eskatu gabe hartu tresna eta Euskal Herria eraiki

TXANGURRO

TXANGURRO 2006-06-01 17:37 #4

E.H.N.A. ez du esan nahi euskal herriko nortasun agiria, baizik eta euskal herriko naziotasun aitorpena. Zerbait desberdina espainiar n.a.n.-arekin.

Utzi iruzkina: