Zestuatik Balmasedara, Urolatik Enkarterrira, Gipuzkoatik Bizkaira, EHNA egitetik erabiltzera! EUSKAL HERRIA izEHNA eta IZANA izan zen 2005eko Naziotasun Egunaren leloa. Lehenengoz Euskal Herriko Naziotasun Aitormena gauzatzetik haratago, EHNAk tresna bezala duen garrantzia era erabilgarritasuna azpimarratzeari ekin genion. Urtebetean, makinabat euri egin du Euskal Herri luze zabalean. Eta noski EHNAk ere eman ditu hainbat urrats. Herriz herri finkatzen eta iraunkortzen ari da EHNA. Poliki-poliki eta egunez egun gero eta herritar gehiagok dute EHNA eskuan eta gero eta toki gehiagotan a...