Blog hau zela erabili

itzalitelebista 1456148077950 itzali telebista | 2007-12-03 19:33

Blog hau erabiltzeko ez dago zertan informatikako ingeniaria izan beharrik, nahiko sinplea baita guztia. Testuren bat irakurtzen baduzu eta irratsaio hori jaitsi nahi izanez gero artikuluaren amaieran dagoen link-a klikatu besterik ez da egin behar. Link honek beste orrialde batera bideratuko zaitu non irratsaioa zure ordenagailura jaisteko aukera edukiko duzun. Testua zureganatu nahi izanez gero, copypaste egitearekin nahikoa izango da, hau da, kopiatu eta itsatsi besterik ez.
Azalpen gehiago behar baduzu, ez izan beldur eta zure galdera bertan idatzi, erantzuna izango du.


Utzi iruzkina: