Erabiltzeko maitatu

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2008-09-22 16:58
2

Aurreko baten Malores Etxeberriak adierazten zuen honako hau:
 

Poetak idatzi zuen «maita nazazu gutxiago, goza nazazu gehiago», euskara asko maite dutela gaztelaniaz edo frantsesez aldarrikatzen dutenentzako. Maita nazazu gutxiago eta erabil nazazu gehiago. Orain, gero eta garbiago agertzen zaigu gehien erabiltzen dutenek, maite dutelako egiten dutela. Eta nola sortzen, lantzen eta mantentzen da hizkuntzarekiko maitasuna?


Galdera potoloa inondik inora, eta euskalgintzan azken urteotan airean dabilena. Erantzun gutxi batzuk eman zaizkio honako honi hainbat lekutatik: Topagunetik, euskara elkarteetatik, administraziotik, lan munduko eragileen aldetik, euskaltegietan, ... Baina orain artekoak partzialak izan dira, eta ez osabetezkoak. Heldu beharko diogu noizbait.


Benito

Benito 2008-09-23 01:14 #1

Beharbada norberagandik hasi beharko da erantzuten. Zergatik maite dut euskara? Zelan heldu naiz maitatzera?<br>

txerra

txerra 2008-09-23 16:22 #2

Ba bai, argi dago norberarengandik hasi behar dugula. Zerk ekarri nau ni hona? Zergatik euskaraz bizi gura eta ez lasai ederrean erdaraz? Zer sentimendu, sentsazio, bizipen, ... eta abarrek eraginda nago nagoen lekuan? Ideologiak ere izango du zerikusia (eta nire kasuan badu, argi esanda), baina ideologia bera izanda ere, erdaraz bizi diren lagun eta ezagun asko daude, eta kezkatu barik. Zergatik ni bai? <br><br>Zerk lotzen nau euskararen komunitatera? Inputso sadomasoak izango ditu baten batek, baina gehienok ez dut uste hemen gaudenik horregatik. Akaso, meme bat hasi beharko genuke blogeroen artean, goiko galdera eta itaun horiekin. Erantzunik jasoko ote genuke? Inork pentsatu al du inoiz zergatik dagoen euskalgintzan? Zerk erakarria?<br>


Utzi iruzkina: