Kategoria: ulibarri
Ez da oso ohikoa gurean normalizazioari buruz doktore-tesiak egitea. Jasone Aldekoak, ordea, bere tesia ondu du normalizazio gai baten bueltan, hezkuntzari buruz hain zuzen ere.Bere tesiaren izenburua honako hau da: Euskararen normalizazioa hezkuntzan (2000-2010): Ulibarri programa. Euskarri teorikoa, metodologia eta faktore azalgarriak. Patxadaz irakurri beharko da.Tesia dela eta, egin zioten elkarrizketa: Euskararen suspertzea hezkuntzan, bertatik bertara.
Eusko Jaurlaritzak abian jarria du Ulibarri programa, ikastetxe mailako hizkuntza normalkuntza ahalbideratzeko plana da hau.Beraz, euskararen normalkuntzan laguntzen duten ikastetxe zein etapa ezberdinetako materialak bildu eta argitara ematen ditu.Euskararen erabilera informalak lantzeko eskolako jarduerakHizkuntza formala zein informalean, harremanak euskaraz: EUSKEGIÑE, ikastetxeko euskara zaindaria.Ahozko errejistroa. Herriko hizkeraren lanketa deklamazioaren bidez.Hauek dira aurki ditzakezuen adibideetako batzuk, animatu eta murgildu Ulibarri programaren web orrian igerian.