Mugarria Sustatuko estatistiketan: Firefox eta Euskara nagusi.

pikupetarra 1456152193503 Pikupetarrak | 2008-08-31 19:23

 

Sustatu euskerazko portalean, zazpi urte eta gero, erabilpen estatistiketan lehenengo aldiz orain gailendu da bai Firefox nabigatzailearen erabilpena, baita euskara hizkuntza bezala nabigatzaileen konfigurazioak egiteko orduan. Sustatuk, bere orrian jarri du berria. Bertan, grafikoen bitartez azaltzen digute operazioa. Euren esanetan, euskaldun askok gaztelaniazko konfigurazioarekin nabigatzen dute, eta horrela ikusten dute portaleko portada. Euskararen presentzia, nabigatzaile libre baten eskutik dator, Firefox kasu hontan.

 

 

Momentu hauetan, nagusi dira euskarazko konfigurazioak eta oso pozik agertzen dira Sustatun datu hauekin. Honekin batera, Firefox nabigatzailearen erabilpena sustatzen dute, honen erabilpenak euskara, gure hizkuntza aeta komunikazio trenza gehiago erabiltzeko eta presentzia gehiago eduki ahal izateko. Sustatu-ren orrian bertan, Firefox euskaraz konfiguratu ahal izateko pausoak datoz, norbaitek konfigurazio hauek egin nahi baditu. Egia esan, portal honek euskararen aldeko apustu gogorra egin eta gero , irabazten irten du, honen erabilpenak sustatzeko herremintak eta tresnak eskura jarriz.


Utzi iruzkina: