Sustatun kolaboratzaile!

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2009-09-20 11:46



Ba bai; jarraituko dugu Peter-en printzipioan sakontzen... Ez, orain benetan, inoiz sentitu banaiz Interneten zerbaiten partaide, hori Sustatu izan da. Euskarazko Interneten erreferentzia izan da, da eta izango da. Zer esango dizuet nik zuek jada ez dakizuena. Beraz, ohore eta ilusio handiz hartu nuen Sustatuko gurú buru Luistxo Fernandezen  gonbitea kolaborazionista moduan hasteko. Ohorea blogero-globero apal hau izen -eta izan- handiko kolaboratzaileen artean egongo delako ere. Nire egitekoa, nahikoa ganorabakoa, bestalde, -nori berea- WTF!?, Wueno, tira, faborez! motako berrien ingurukoa da. Halakorik ez da falta mundu zoro honetan eta tarteka, seguru nago, izango dugu barre batzuk egiteko aukera. Ez digu kalterik egingo.
Alegia, blogean eta Amaraunean denaz eta ez denaz pontifikatzeaz gain, orain Sustatun ere bai. Urte askotarako!

Hemen Sustaturako lehen kolaborazioa.






Utzi iruzkina: