Iban Aranzabalen hitzaldia

antxiola 1456130922475 AnTXioLa txOkOa | 2006-12-09 16:57

Iban Aranzabal Goienako zuzendariaren hitzaldi bat izan genuen lehengo egunean. Sustatu eta Goienari buruz hitz egitera etorri zen bera. Gaur egun, telebista, irrati eta prentsa idatzian ez bezala, interneten edozein izan daitekela editore esan zigun.

 

Blogen bitartez, adibidez. Edozeinek eduki dezake blog bat, bere ideiak, iritziak, edo okurritzen zaion edozer munduari aditzera eramateko. Guk geuk, eskolakoaz gain, beste blog propio bat sortzera animatu zigun Ibanek.

 

Microsoften aurkako kanpaina ere egin zuen Huheziko ordenagailuetan Internet Explorer erabiltzen zela konturatu zenean. Berak Firefox erabiltzen zuela esan zigun eta guri ere hori erabiltzea gomendatu zigun, ez emateko diru gehiago Bill Gates-i.

 

Hitzaldi interesgarria izan zen hura.


Utzi iruzkina: