Jozulin oporretara doa

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2009-07-14 20:04
3


Lagun maiteok:

Buf, buf, buf! Lanean baino estresatuago oporretan, eta ez bakarrik oraintxe bertan aspiradora (*) pasatzen nabilelako izerdi patsetan. Sustatu CS-ko kronika ere idazteko alpertuta, oportuta... Beste batzuek idatzi dute neuk egin nezakeen baino hobeto: Sustatuko Luistxo eta Josu Mendi-so-cutek, Ibanek bertatik, Leirek eta nire idoloak ere bai (piropo eta guzti, gainera).

Aurten baina, ez zaituztet bakarrik lagako oporretan. Bihartik aurrera eta egun guzti guzti guztietan (teknikak ez badu hutsik egiten, behintzat) esaera apokrifo bat izango duzue irakurgai.  Marketin apur bat eginez:


>>> Optimizatu zeure uda!


>>> Egunean-egunean esaera zabarrak eta astotitzak!


>>> Egun guztietan desberdinak!


>>> Bisitatu egunero Baga, biga, bloga! eta

gozatu esaera zabarren eta astotitzen

jakinduria jarioaz!



Ondo pasa uda, lagunok!

Maite zaituzte,


Jozulin



(*) Aspiradora jarri dut, eta ez xurgagailu. Azken hitz honi konnotazio sexuala topatu diot beti, ez dakit zergatik...




Joxe

Joxe 2009-07-15 11:07 #1

Ondo-ondo pasa, fenomeno! A ze inbidia, noiz etorriko da abuztua?!?<br />

leire

leire 2009-07-15 13:13 #2

Bua, bua, bua!!!!!! Negarrez nago!!!!! Hamentxe biharrian!!!!!! Buaa!!!! Snif, snif, snif!!!!!!!!Zelako enbidixia!!!!<br />Ondo pasa, mahaspasa!<br />

Patxi

Patxi 2009-07-16 00:45 #3

Jozu, Hau po... hau po-po... hau po-poz handia! Jozulinen astotitzak egunero irakurriko ditut! ;-)


Utzi iruzkina: