iPod berri bat daukat

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2006-12-14 09:08
34

iPod berri bat daukat. Orain arte, nire MP3 zintrinarekin ibiltzen nintzen bueltaka; autobusean, ordenagailuan, paseo luzeetan edo sukaldean. 256 MB, ez dago gaizki ez baina nire alperkeriarekin bateraezina da MB kopuru hau. Barruan daramatzan abestiak azken aldiz aldatu nizkionetik pasa dira… ba lau bat hilabete agian. Sexty Sexersen debuta, Ben Harperren “Both Sides of the Gun”, Geroh-ren diskografia osoa eta Soundgardenen “Superunknown” diska ahaztezina. Behin eta berriz entzun ditut azken lau hilabetehotan eta egia esan, azkenerako pereza eta guzti eman dit bi pinganillo apurtu horiek belarri zuloetan sartzeak ez baitut nahi gustatzen zaidan musikaz nazkatu. Pasatu izan zait lehenago eta ez dut oker horretan berriz ere erori nahi.

Hala ere ez zait hau berriz ere gertatuko iPod berri bat baitaukat. Orain bi aste arte ez nekien zer zen ere eta lagun batek azaldu zidan ezdakitzenbat mila abesti sartzen direla bertan eta azken modeluan, bideoak eta guzti ikusi daitezkela. Horrelako batekin nire belarriak ez lirateke nire alperkeriaren biktima sekula gehiago izango eta juxtu, horietako bat dut oraintxe esku artean.

Coldplayren “The Hardest Part” entzuten ari naiz oraintxe reaktore nuklear pare bat ematen duten diseinuzko bi pinganillo hauetatik eta gustora nago. Gustatzen zait abesti hau entzutea pozik nagoenean eta gaur, pozik nago. iPod berri bat daukat, Sustatu saria irabazi dudalako.

Eskarrikasko danoi.

Sari earra hi!!!!

Sari earra hi!!!! 2006-12-14 10:03 #1

Eun on ta zorionak, ahaztu baino lehenau!
Gaur ordenadore aurren jarri orduko zea pentsau diat: ia zeinek iraazi don Sustatuko lehiaketea.... ta aze sorpresea ezaun bat izan dekela ikusteakon!
Segi betiko harrikarakin ta disfrutau "katxarro" berrikin!!!!

asier

asier 2006-12-14 10:08 #2

zorionak BruceLee! benetan. Ez najuan hire bloga ezagutzen, baina hamendik aurrera fitxauta haukat Bloglinesen.
Merezi huan sarixa, eta osasunakin urratu iPod barrixa.

ane

ane 2006-12-14 10:12 #3

wa banekixan zuk irabaziko zenula. atzo sartu nitzan sustatuko webgunian ta ez zan ezebe agertzen.... ta oin sartu ta....jaja ZORIONAK!!!!!!!!! xtzrt zenbatgarren mailakua zara 2 ero 3? hamentxa dakazu "the hardest part"-en videoclip-a!

<object width="425" height="350"><param name="movie" value="http://www.youtube.com/v/Wli0VjOmabU"></param><param name="wmode" value="transparent"></param><embed src="http://www.youtube.com/v/Wli0VjOmabU" type="application/x-shockwave-flash" width="425" height="350"></embed></object>

ane

ane 2006-12-14 10:24 #4

wa wa ya badakit zein zaran!!!! liburutegian egoten zarana!!!jajjaja. k bueno, ez nekixan ikus-entzunezkuetan zeuazenik.... ZORIONAK!

borthuzai

borthuzai 2006-12-14 10:29 #5

Zorionak 239875 garren aldiz!!

Beak ez ditu jarriko eta nik ipini beharko argazkiak!

1 2

(Coldplay?? Puuuff, enian espero! Petxuga jainkoak entzuten badik inpernua segituan!! baño bueno, oaingo hontan barkatuko dik)

i eme

i eme 2006-12-14 10:42 #6

hoi dek hoi notizie! ZORIONAK!
ahaztua nian sustatuko sariarena eta gaur telefonoz deitu ziak 'lagunak': Indezents'i eman diote sustatuko saria.
pozten nauk... orain eukiko dek lekue nik gomendatzen dizkiaten paranak sartzeko ;)

Amuitz

Amuitz 2006-12-14 10:55 #7

Zorionak!
...eta iPod hori etzazula hozkailuan sartu!!!

indezent

indezent 2006-12-14 11:24 #8

Hainbeste zoriontzerekin hitza gastatu behar dezue baina bueno, ni ere beste bat gastatzen ari naiz asik... eskarrikasko denoi berriz ere.

Hori bai, argazkiena puñalada trapera en toda regla eta zorionak zuri ere amuitz finalisten artean egon bait zinen.

i eme, hasi hai lista bat prepatzen tramankulu hau amaierarik gabeko zaku bat da eta.

Eskarrikask, hitza gastatu behar dut, dagoeneko letra bat galdu du

bewater

bewater 2006-12-14 12:28 #9

Atzokoa earra izan zien, makina bat intelektualen artean eta saria nire lagunarentzat (intelektualetatik Indezents-ean), niretzako ez zen Ipodik egon, baina poza nirea ere izan zen, ZORIONAK TXO, hire eguneroko lanak saria izan dik eta ondo merezita.

Orain jarraitzaile gehiago dituk eta, beraz, berdin segi eta ez huts egin.

Desplazatua

Desplazatua 2006-12-14 12:46 #10

Hi, ba, bestiak baiña beranduau, baiña Zorionak, artista! Neuk pe enajuan ezautzen hire bitakorioi, hortaz, eskerrik asko sustatui be, horri esker enterau nok eta. Pozten nok hi ezagutziaz eta agintzen dostat aurrerantzian irakurrikostatela, al dotenetan behintzat.

Disfrutaik hire ipotxa!

txomin_hood

txomin_hood 2006-12-14 13:15 #11

Jooder! Ixilpean huen, e, putakume! Lehenik, nire eskerrak sari banaketako argazkiak jarri dituenari. Gezurra dirudi klase agoniko batetan abiatutako blog hau hain urrun iritsiko zenik. Liburutegian lan egiteak ere gauza honak dituela, eeee!

nerediamond

nerediamond 2006-12-14 13:20 #12

Oooooo la la!!!! Mikelon Zorionak!!!!

Gaur jakin dot atzo zegatik ez zitzen pelikulia ikustera etorri!!! Lanera heldu eta bideo bat tezeatzen hasi eta...han mikel!!! Aiba la letxe!!!jajaja!!!

Blogian saltzeetan hasi eta behitu noraino heldu zaren! Jarraitxu ba sua emuten txoko honi!!!

Gero arte!

Bootxo

Bootxo 2006-12-14 13:47 #13

Oilasko petxugak ez zuen gutxiago merezi...

Bootxo,
i eme´ren "laguna"

ezkerpareta

ezkerpareta 2006-12-14 14:31 #14

ipotx bat oparitxuotzue!!! presentau ein bikoztek eta hurrengo juergara ekarri ipotxa be, zorixonak enano!!!

kukue

kukue 2006-12-14 16:02 #15

Ño hi!!! ZORIONAK!!! Pozten nok, hikatik. Oain bakik, hire linean seittu, holako gauzak idazten, ta zainduzak iPod-a. Eakutxiko diak eunen baten!

Zorionak beize!!

Torena

Torena 2006-12-14 16:16 #16

Bueno indezent, atzo zoriondu nian, baino mundu guztin zorionak hemen eukita pentsau diat beize zoriontzeko aprobetsatzea ta guaingo hontan idatziz, pa ke no te kejes!

kien me iba desi

Torena

Torena 2006-12-14 16:18 #17

ostia barkau! zoriontzez aztu neok, jajajaja!

zorionaaaak!!

Josu

Josu 2006-12-14 16:56 #18

Aupa Indezent! Zorionak!

Atzo artikulu saridunari erantzuten saiatu nitzan baina ez neban lortu, hortaz, badaezpada ere, nere blogetik zoriontzea erabaki nuen.

Jan da gero salda bero, badakit, baina galdetu Bizipoz kutsakorrari: ZURE ALDEKO PORRA EGIN NUEN!

Majo ibiliko zara iPod berriarekin. Gozatu, eta berriro be ZORIONAK!!

smd

smd 2006-12-14 20:25 #19

Joe Mikel, hori abisau eitxen da ze holan geu be jungo giñen arrasatera jaja. Zorixonak!! Zuk holan jarraitxu, datorren urtien beste iPod bat irabazi arte. Esaten naban ba nik Joxen asignaturiek zozertako balixo biko bala jaja

itziar

itziar 2006-12-14 23:03 #20

bo, ba beste "zorionak" bat Zarautz aldetik. Holako notiziyak honea're allatzeiata.

ondo segi!

malen

malen 2006-12-15 02:51 #21

Zorionak bekario! :P

musika aaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaasko entzun, eta inoiz ez nazkatu gustatzen zaizun musikaz, be kareful!

zorionak!!!

indezent

indezent 2006-12-15 09:12 #22

Eskarrikasko denoi benetan. Gaurkoan ez zait axola hitza gastatzea, ESKARRIKASKO.

Hala ere, honek aurrera jarraitu behar du harrikara asko baititut oraindik zuekin banatzeko. Betiko txokoan ikusiko gara. Joan itzaletik

axi olano

axi olano 2006-12-15 09:31 #23

Motel, jadanik bejondeikela hitza gastau diat osea ke kontribuzio txiki bat bialduko diat...

Indioen argazki base harrigarri batetik, punkiena, baldekara esne burutio behera bota dola emaiteik eta... izena: "White Man Runs Him"... osea ke gizon txuria beti atzetik ziana, ikearri inpresionantea tipon itxura.

http://tinyurl.com/ykh3fw

indezent

indezent 2006-12-15 09:44 #24

Saiatu neok lotura horrekin sartzen baina etziek sartzen uzten.

axi olano

axi olano 2006-12-15 11:58 #25

Akaso Tinyulr blokeatuko zian hire nabigatzaileak?

URL Originala luze samarra dk baño otxi:

http://webhome.idirect.com/~mikeha/namericans/whitemanrunshim.jpg

Gero joan hadi "names"era zekatio etzeukek dsprdiziorik... a ze karetoak... indio amerikarrak mundialak hituan, baño ia dan-danak garbitu zizkian "demokraziaren inperioak". Horregatik asmatu zien indiarrek  esaldia: "The best FBI agent is a dead agent". Uste diat rebersoa dela originala, FBIkoek asmatutakoa: "Best indian is  dead one"...

2006-12-15 12:01 #26

Osea, akaso "names" eztek billauko oseake beste URL bat.. Indio guztien karetoak:

http://webhome.idirect.com/~mikeha/namericans/namericans1.html

indezent

indezent 2006-12-15 12:33 #27

Jode hi, horrek bildurre ta dana emateik

axi olano

axi olano 2006-12-15 13:17 #28

Bai, ta halare bea ihesi ta "rostropalidok" atzetik... jajaja

Josean

Josean 2006-12-15 22:27 #29

Zorionak Mikel! Oilasko Petxuakin montatu duzun errebolta ez litzateke gertatuko frigorifikoan ontto bexamela sartu izan bazenu. Ez bailuke horrenbeste denbora iraungo!

indezent

indezent 2006-12-16 17:43 #30

Garbi euki ezetz. Hoik askoz gutxigo aguantatzen due ;)

iturri

iturri 2006-12-17 22:45 #31

Aupa Mikel:

Berandu baino lehen, nire zorion mezua idatzita utzi nahi dut post honetan.

Aurrera bolie!

axi olano

axi olano 2006-12-18 09:43 #32

Aupa Mikel... Earki gatxik inglesetik itzultzen... Oain kontuau neok "White Man Runs Him" crow (bele) buruzagia etzala prezeski bakeroen terrorea, Sioux indioena baizik (tribu etsaietakoak hituen). Gizon Zuriak Darama esan nahi du, hau da, "who runs the business" ... negozioa nork daraman esatea bezala....

Uste diat esploradore bezela lan egiten ziala, eta Little Big Horn.en siouxek bakeroak sarraskitu zizkiatenean bizirik atera huen.... berak hondoratu omen zian Custer generalaren mitoa, nolako militar paranas, neurotiko eta megalomaniakoa zen kontatuz. (Ta noski indiarrari sinisteko urte askotan nolako komeriak yankiek...).

indezent

indezent 2006-12-18 10:05 #33

Ikusten, nola azkenen beldurre ematen zian...

axi olano

axi olano 2006-12-18 10:51 #34

Bai motel, inpernuko demonioa baino itsusiago uzten zian estilistak. Gero bere beste foto batzutan arpegi garbikin asko aldatzeek halare.

Utzi iruzkina: