Wifia: aurrerapena edo atzera pausoa?

guakamole 1456135159179 guakamole | 2008-05-28 15:23

Beste egunean WEB 2.0. ikasgaiaren ikasleok sustatun wifiaz hitz egiten zuen artikulu bat irakurri genuen.
Honek, klasean Wifiaren bitartez konektatuta egotearen ondorioak azaltzen zituen. Egia esanda, interneten ibiltzea eta bakarrik ikasleak agintzen dituen orrietan sartzea gauza oso zaila da. Sarean bakoitzak bere "mundu txikitxoa" dauka. Alde batetik, messengerra dago eta bertan norberaren lagunak eta ezagunak. Klasean zauden bitartean erabiltzea ez da gomendagarria honekin arreta galtzea oso zaila delako. Bestetik, tuentia eta berriz ere bakoitzaren lagunak eta ezagunak daude bertan. Fotologak, blogak, taldearen web orria... milaka gauza!

Beraz, ondo dago bertan sartzea baina moderazioz bestela, klasearen haria galduko delako. Argi esan beharra dago beste orrialde batzuetara sartzen garela ez aspertzen garelako, baizik eta tentazio handia delako eta lehen aipatu dudan “mundu txiki” propiora sartu nahi zarelako.


 


Utzi iruzkina: