Wifia bai baina...

egunilun 1456132069370 egunilun | 2008-06-06 11:47

Sustatu.com-en klasean Wifia izatearen inguruko eztabaidak sortu ziren denetariko iritziak partekatuz. Egia esan, ez dut iritzia guztiz garbi. Batetik, oso erabilgarria ikusten dut Wifia edonon dagoelako, bizkorra eta erosoa delako zerbait edozein momentutan interneten bilatzeko. Erreminta ederra da  klasean zehar zalantzaren bat izanez gero, kontsulta berehala egiteko. Baina bestetik, asko errazten ditu lanak baina hau irakasleak ere egin dezake ikasleak egin beharrean. Ikasleak/ikasleok internet-a eskura izan da tentazioa sartu eta klasetik desbideratzen gara, inguruko ikaskideak edo...


Wifia ikasgeletan

hills 1456147662665 Hills | 2008-06-01 21:15

Wifia internetera sartzeko modu inalanbrikoa da. Hau oso erosoa da etxeetan edota enpresetan eta zergatik ez? unibertsitateetan ere. Azken hauetan Wifia egotea gauza bat da eta honi buruz ez dut ezer esateko, baina klaseetan egotearekin ez nago oso adoz. Ez diot ikusten inolako erabilerarik. Klasera ikastera joaten da eta irakasleari aditasunez entzutera, teorian behintzat. Jadanik, gehienetan ez dugu horrelakorik egiten eta wifia jartzen badute askoz ere okerragoa izango da. Internet behar bada informatika gelak daude.


Beste egunean WEB 2.0. ikasgaiaren ikasleok sustatun wifiaz hitz egiten zuen artikulu bat irakurri genuen. Honek, klasean Wifiaren bitartez konektatuta egotearen ondorioak azaltzen zituen. Egia esanda, interneten ibiltzea eta bakarrik ikasleak agintzen dituen orrietan sartzea gauza oso zaila da. Sarean bakoitzak bere "mundu txikitxoa" dauka. Alde batetik, messengerra dago eta bertan norberaren lagunak eta ezagunak. Klasean zauden bitartean erabiltzea ez da gomendagarria honekin arreta galtzea oso zaila delako. Bestetik, tuentia eta berriz ere bakoitzaren lagunak eta ezagunak daude bertan. ...


IRITZI ARTIKULUA

amarillolimon 1456130733833 amarillolimon | 2008-05-09 15:17

Wifi bidez konektaturik ikasgelan: bai ala ez? Wi-fi konexioa eta ikasleak ordenagailuarekin unibertsitateko ikasgeletan. Ona ala txarra ote? Zenbat irabazten da Wifiarekin? Eta zenbat galdu? Arazo honen aurrean, nire aburuz, pertsona edo irakasle bakoitzak erabaki beharko luke zer egin. Ikasgai guztiak ez dira berdinak eta batzuk ordenagailuaren beharra exijitzen dute. Teoria ikasgai batean ordenagailu bat aurrean edukitzea oztopo bat izan daiteke, ikasleak nahigabe klaseko arreta galduko baitu interneten nabigatzeari ekingo baitio. Hortxe beraz, lantxoren bat bidaliko duenean i...


Azken iruzkinak