IRITZI ARTIKULUA
Wifi bidez konektaturik ikasgelan: bai ala ez?
Wi-fi konexioa eta ikasleak ordenagailuarekin unibertsitateko ikasgeletan. Ona ala txarra ote? Zenbat irabazten da Wifiarekin? Eta zenbat galdu?
Arazo honen aurrean, nire aburuz, pertsona edo irakasle bakoitzak erabaki beharko luke zer egin. Ikasgai guztiak ez dira berdinak eta batzuk ordenagailuaren beharra exijitzen dute. Teoria ikasgai batean ordenagailu bat aurrean edukitzea oztopo bat izan daiteke, ikasleak nahigabe klaseko arreta galduko baitu interneten nabigatzeari ekingo baitio. Hortxe beraz, lantxoren bat bidaliko duenean irakaslea baino ez nuen wifia piztuko. Aldiz, informatika klase batean, nahiz eta distrakzio berdina egoteko arriskua egon, irakaslea jarraitzea ezinbestekoa izango da eta beraz ordenagailua eta wifia egoteari ongi deritzot.
Ordenagailu bat aurrean izatea klase batean zehar oztopo bat da, distrakzio bat. Hortaz, irakasleak zailago izango du ikaslearen arreta bereganatzeko. Hala ere, ikasleak irakaslea benetan esaten ari dena entzun nahi badu, ordenagailua aurrean izanik zein ez izanik berdin-berdin entzungo dio berak nahi badu. Hortaz, errazena ordenagailua dela arazoa esatea da, baina benetan arazoa ikaslean berean dago. Honek duen jakinminan, alegia.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: