Wifia ezbaian, pipak eta gatza...
Pasa den astean
eztabaida sortu zen klasean.
Wifi-a gora eta
behera, klasean erabili edo ez erabili, pipak gatz edo gatzik gabe... betiko
eztabaida.
Muina zera da:
klasean portatila erabiltzea gomendagarria da? eta erabiliz gero interneteko
konexioaz baliatzea morala ote da? Esan
nahi dut, irakasleak klasea ematen duen bitartean internetera sartzeko
tentazioa hor dago, baina... irakasleak klasea interesgarria egiten badu, ez du
zertan ezta?
Eztabaida berdintsua
izan zen sakelako telefonoak atera zirenean; Klasean itzalita, soinurik gabe,
edo nola?
Azken finean
ikasleak interesik ez badu internetera sartuko da, sakelako telefonoa erabiliko
du, edo koadernoan marrazkitxoak egiten egongo da. Norberaren atentzio maila
ezin da kolektibo osoari zabaldu, bakoitza mundu bat da. Eta bati interesgarria
egiten zaiona bestearentzat ez du interes izpirik. Gainera interneten erabilera
aberasgarria suertatu daiteke ikaslearentzat, klaseko datu batekin bere
pentsamendu edo susmoak baiezta ditzake, datuak baieztatu...
Nire konklusioa zera
da: Wifi-a bai. Sartu edo ez sartu bakoitzak erabakitzen du.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: