Wifi bidez konektaturik ikasgelan: bai ala ez?

istingorra 1456148051401 istingorra | 2008-05-21 13:34

Ona ala txarra ote Wifi ikasgelan edukitzea?

Hainbat iritzi irakurri ditut artikulu hau idazten hasi baino lehen, eta denetarik ikus eta entzun daiteke. Irakasle gehienak Wifiaren kontra agertzen dira, eta ikasle gehienak berriz, alde.

Ni ere ikaslea naiz, eta beste ikasle asko bezala, alde jarriko naiz. Niri ez zait gaizki iruditzen Wifia ikasgelan edukitzea.

Irakasle gehienen argumentua honakoa da: "Ez dakigu nola erakarri ikaslea gure esplikazioetara, pantailara begira egoten dira eta".

Nik hauei esango nieke arrazoi oso dutela. Baina ikasteko gogoa duen ikasleak, kasu egingo du, Wifia aurrean eduki edo ez. Pantailarik ez balego, paperean marrazkitxoak egiten edo hitz egiten arituko litzateke, eta hori okerragoa litzateke. Pantailari begira dagoen bitartean, ez dio besteari molestatzen, eta irakasleari kasurik egitea ez da irakaslearen arazoa, ikaslearena baizik.
Ikaslea ari da galtzen dena, eta ez irakaslea. Beraz, Wifia aurrean eduki nahi duenak eduki dezala, niri behintzat ongi iruditzen zait aurrean edukitzea.

Irakasleak ez da kezkatu behar ikaslearengan. Gero azterketan etorriko dira bueltak eta.


 

untitled


Utzi iruzkina: