Matematikak

moon 1456151655693 Moon | 2008-06-05 17:29

Txikitatik gorroto izan ditut matematikak. Ez naiz zeharo txarra hauen aurrean. Baina kosta... kostatzen zait. Aurreko ikasturtea bukatu nuenean, lehenengo burutapena zientzia hauei buruzkoa izan zen: Ez nituen sekula gehiago matematikak emango!

Gaur sustatun begirada bat ematera sartu naiz. Eta zer aurkitu dut? Matematikei buruzko blog bat. Sartzea erabaki dut eta bertan, matematika ikasteko edota ulertzeko modu interesgarriak badaudela ohartu naiz.

Zientzia honek, beti izan du ospe txarra. Baina nik uste, erakusteko moduan aurkitzen dela koxka. Matematika blog honetan ikasteko bide errazagoak aurkitzea badago.

matematicas


Utzi iruzkina: