HAZI

No profile photo antiguotarrak | 2008-05-29 19:42

Mundu aldatu egin da. Gure oraingo gizarte honetan teknologiak etengabe egiten du aurrera. Teknologia horietara ohitu beharra daukagu, gizarteak hala eskatzen baitigu.

Aldaketa hauek on egingo al digute? Abantailak al dira?

Aldaketa horiek abantailak badira, zer lehen paperean irakurtzen genuena orain badaukagu internet bidez irakurtzea. Guretzat hau erosoago iruditzen zaigu, tabernara edo kioskora jaitsi beharrean egunkaria etxetik irakurtzea.

Baina honek ere badu bere desabantaila, zer paperezko egunkarian jendea bere lanpostua galtzen ari da eta tirada gutxiagoranzko joera hartzen ari da. Simpsondarrak izan dira paperezko egunkaria bukatzen ari diren lehen iragarleak.

Teknologiaren aldaketa honek sekulako arazoak ekarriko ditu gizartean, geroz eta gauza gehiago egiten baitira internet-en bidez, eta honek langileen desagerpena ekarriko du. Ni aldaketaren aldekoa naizen aldetik, ondo iruditzen zait egunkaria internet bidez irakurtzea.

periodicos


Utzi iruzkina: