Zertarako?
Ez naiz ziur hau poema bat den, baina nonbait gorde nahiko nuke:
Idatziko nizuke, baina zertarako?
Esango nizukeen ezerk ez ninduke lasaituko
Ezingo nuke adierazi nahi dudan ezer
Kontraesanez beterik egoten naiz beti
Eta lehen ere baldin banituen
Bizitza berauetaz didazu josi
Ezerk ez du konpontzen nire adorea
Ez ote da nahikoa epe luzeegi honetan gertaturikoa?
Zauri batzuek ez dira ixten
Are gutxiago morfina bidez isilarazten direnean
Hala ere, ezingo dut ahaztu
Ez ona
Ez eta okerra:
Buruari emandako milaka bira
Inolako erantzunik lortu gabe
Gertu nuena pixkana zait joan
Eta sufrimendua besterik ez dut agerian
Dudana eta nahi nuena inoiz ez dira bat etorriko
Eta egunak betiko mugan nituzke pasako
Geroan lehenak zeresan handia duelako
Orain inoiz baino gehiago
Ez nintzateke zure ondora gerturatuko
Iruzkinak
xorino 2008-08-06 09:11 #1
Ene poema bat oroitarazi didazu, ene lagun "pierrot" horri idatzia:
Ene lagun horri idatzi nion
ene poema baten antza zuen,
zuk bezala,
zu ez zara neurea,
aurkitu baitzaitut!
Ene poema baten antza duzu
haur, hauskor,
edertasun hauskorra duzu
poesiazko eztanda sinple hau da
amodiozko saiakera bat.
Ene poemaren ondoan
zu ez zara arrotz,
mundu faltsu eta prefabrikatu honetan.
Mundu honetan zabiltza arin,
eta ahazten lagundu nahi didazu,
zertaz ahaztu ordea?
eta nola ahaztu, gainera?

Utzi iruzkina: