Nik bakarrik

odol 1456151938969 Odolaren Mintzoa | 2008-05-31 17:06
3

Inork maitatu ez nauenaren sentipenarekin idatzi dut poema hau. Maitatu nahi duen orori eskeinia:

Nik bakarrik dakit

Zeintzuk izan diren gure arteko bideak

Neronek bakarrik

Okerren pasatako momentuak zeintzuk izan diren

Inori ez baitiot esan zer gertatzen den nire barruan

Altxorra bezala gorde ditut sentsaziorik bizienak,

gerora geldituko zaizkidan momentuak

Nik bakarrik dakit

Zenbat min jasan dezakedan, oraingoz

Neronek bakarrik

Zein momentutan maitemindu naizen, hitzez eta minez

Isurtzen ditudan algarak, zeinen gazi eta hezeak diren

Neure burua gorrotatzen iragandako arratsalde lainotsuak,

dudana baino gehiago merezi ote dudan galdetuz

Nik bakarrik dakit

Eguzkiak zer sentiarazten didan bere argiarekin

Neronek bakarrik

Zenbat kostatzen zaidan jaikitzea eta, batez ere, esnatzea

Ametsik goxoenek zeinen aurpegia duten

Azalean zenbat ile ditudan, denak batera altxatzen direnean eta

zenbat odol gal dezakedan tristezia minutu batean

Nik bakarrik dakit

Sentsazio jalea izatea zer den

Neronek bakarrik

Lau notek zenbateko garra pizten duten ene bihotzean

Tronpeta batek agurrak nola espresatzen dituen

Dakidan modu bakarrean, haizeari abestuz, une batez bada ere

nola esaten diodan barnean dudan maitasunari baietz

27zapata

27zapata 2008-06-03 17:33 #1

Sugoi

Sugoi 2008-06-14 16:46 #2

Zuk bakarrik dakizu guzti hori, eta nahi izanda ere hitzak lirateke guztia zuk nahi bezala espresatzeko gai izango. Hala ere, zure idazkietan badago marra artean irakur daitekeen sentimendu izpirik, kolorea ez, baina forma ikusten da nolabait.

Beti bezala, oso polita. Pena da interneta abandonatu xamarra eduki izana, ea orain uda datorrela blogak irakurtzeko ohitura errekuperatzen dudan. Suspenditu baitut asignatura hori. Segi horrela idazten, agur!

... 2009-04-19 17:57 #3

izugarria...

Utzi iruzkina: