Kategoria: olerkia
Denboren mudantzak aukera paregabeak eskaintzen dizkigu itzultzaileoi; esaterako, egileek berek irakurritako olerkiak euskaratu ditzakegu; jakin dezakegu olerkariek nola irakurtzen zituzten itzulgai ditugun poemak; ikus ditzakegu inflexioak poeten ahotsean. Denboren mudantzak aukera paregabeak eskaintzen dizkigu, lanean estakururik gabe aritzeko.Frank O´Hara-ren Having a Coke with You hartu dugu langaitzat, queer literaturako amodiozko olerkirik ederrenetako bat.Hirekin koka-kola bat hartzeaatseginagoa duk Donostia/San Sebastianera, Iruna, Hendaiara, Miarritzera &nbs...
Inoiz hotzik sentitu al duzu?bihotza bera hustu, uhinik txikiena ere gelditzen den arte?Iluntasuna ezinegon bihurtzen da eta azalakazalak ausardia guztia galtzen duPentsatu ezin, gaixoaren buruaOnik egotea besterik nahi ez duen helburu apalaapala baina benetakoaHotza sentitzen duenak bere buruaren zati bat du galtzen une batezbeharrezkoa den hori berreskuratubehar dena eskuratu, biziJakinik zer den hotzazailena zera jakitea da:zer egin asaldatzen zaituenean?
Inoiz ez zion egiarik esan. Ez eta agurraren orduan. Masail banatan musu bana Eta laster arte sotil bat. Behin ere ez zuen eskutik heldu, Edo adatsa laztandu. Ahots goxo eta hizkera leun haiekin Konformatu zen. Ezin izan zion inoiz ilargirik hitz eman, Ozeanoetan galduriko uharte bakartirik eskaini, Edo Balendin deunaren egunean Bonboi kutxarik kurtsiena erregalatu. Baina aski zuen elkarrekin egondako uneekin Lapurtutako irri bakoitza garaipen bat zen berarentzat. Txikitasun horiek egiten zutelako sentitzen zuena horren handi... Horren handi non, azkener...
Leihoa iriki eta begiratu zeru ilun horri ordenagailuaren ondoko zirrikitutik ageri da munduasentipen batzuk gorderik goxo zein epel barneannoiz argia ikusiko zainKalean hotz ari du, urtarorik beroenean ereeta muxu pila bat agertzen dira azalean barruko sua gelditzekobizitzaren oinarri guztiak ezetz esaten duenean bezalaxeitxaroteko beste egun bat, zulo dizdiratsuari begiraeguneroko lainoetan izkutatzen den herri txiki ordenatuamusika airean, musika guztiak airean, leku orotara begiraeta kandela itzaltzen doa betiko moduan, galdu den argia ordezkatu nahianOi, jainko ona, ezagutarazi d...
Inork maitatu ez nauenaren sentipenarekin idatzi dut poema hau. Maitatu nahi duen orori eskeinia:Nik bakarrik dakitZeintzuk izan diren gure arteko bideakNeronek bakarrikOkerren pasatako momentuak zeintzuk izan direnInori ez baitiot esan zer gertatzen den nire barruanAltxorra bezala gorde ditut sentsaziorik bizienak,gerora geldituko zaizkidan momentuakNik bakarrik dakitZenbat min jasan dezakedan, oraingozNeronek bakarrikZein momentutan maitemindu naizen, hitzez eta minezIsurtzen ditudan algarak, zeinen gazi eta hezeak direnNeure burua gorrotatzen iragandako arratsalde lainotsuak,dudana baino...
Oihan bateko argi diztiratsu zein ikustezina naizbeti izkutaturik, beti unearen bila...noiz aterako zain.Begiak irekirik ditut eta mugimendu guztien jabe naiz.Gaur ere ez dago harrapakinik, ezin ahotara eraman ezer.Erdi erdian nago, basatitasunaren muinean,baina kate batek du nire lepoa gaztigatzen.Mundua safari bat da eta bere esklabua naizEz du inork nire beharrik, neronek ere ez biziraun nahi badutHori da nire patua: senari eustea; eguneroko bortizkeriaIndar guztiak xahutzen egiari eusteko;naizenaz harrotzeko, izkutatzen naizen bitarteanNegarra zen haurtzaroko ihesia, hori zen denaGaur l...
Helburuak finkatu nahi ditutbete eta berri batzuetara jotzekoHau ez da amaitzen, horrelakoa da:gizakiaren izaera berezkoa.Beti gehiago nahi, gehiago behar.Bai, gehiago eskatzen diot bizitzari; guztiarinire buruari berari eskatzen diodan heinean.Gero eta gehiago naiz; gehiago dakit,eta gehiago egiten dudan biitartean senti dezaketnahiak ditudala, nonbait nagoela, zerbaitetarako:muxu gehiago lapurtzeko edertasunari,musikarekin larrutan egiteko, gorputz osoaren zein osoen indarra sentitzeko.Gehiago nahi dut, emateko prest nagoelako.Gehiago nahi dut, biana inoiz ez hutsaren truk...
Ilusioak eta ametsak, aldatu egiten dira denboran zehar, baina nik hemen jarraitzen dut, eguraldiari begira. Ixilik, itxoiten, begira... noiz benetan ederra den zerbait ikusi eta sentitzeko esperantzaz. Sentsazio jale Asko ikusi eta entzun dut honaino iritsi arte, baina berriz beharko dut guztia entzun noizbait hau amaitzen den artean
Auto ilaretan Marrei segika Hutsuneei zirika Asfalto beltzetan. Inoiz lotu ez ziren amoranteak ziren. Errotuladore Bati gora-behera Batetik bestera Gorri, berde, more. Gurarik gertuen margotu zintuen. Lainotik lainora Salto ta irrintzi Infernuan bizi Ginen hain gustora. Bekatuz bekatu Zer ba engainatu? Teilatuetan oinak Zoruan burua Agurtuz negua Eginik eginak. Otsaila hartako Hogeita hamarrerako. Putzu lohi bateko Zapaburu artean Kilimak oinpean Ume izateko. Agurturik trenak Eta amets denak. Esadazu astiro Baina esadaz...
Esperantzarik gabeko agure baten kulunkaulkian eseri naizzeruari, edo, behintzat, zerutzat hartu nuen sabaiari begira:hara hona dudana nuena------- Kolore eta irudi ezberdinak zaizkit nahastu eta osatu;eta ni begira,inoiz gertatu denaren edo litekeenari so.Bidaia ez berezia da, are guttiago goz...
Eman labankada bat!Eman, agure zahar honi, ez baitu besterik mereziAkats orotik ez du ez ikasi ez ikasiren.Bederen, galdu du zuen izen guztia.Amaigabe jarraitzen du aurreraatzera ere begira, iltzeak begietan.Altzairu gordinez estalirik, itzala goraipatuz.Esku zabaletan ur guztia erortzen den heinean isurtzen da arima baten bide ohizkoegiaeta agur bat emateak ere beldurra pizten dio.Zer egin nahi ote du(t) egun belztu honetan?Ohera sartu, eta ahaztu izaitearen osotasunaErdi bizirik darraielarik aurreraoraindik egon ahalko du eta hitz egin agertzen zaizkion maniki bizidun guztiei.Esan nahi du...
Jendez inguraturikkanpora begirabarrurantz joan etazer da gelditzen zaidana?Hamaika aldiz galdu eta berreskuratzen dutnorbaitekin egoteko beharraGelaren alderik ilunenari begirapixkanaka gauza guztiek forma hartzen dutebaina ez da bizidunik den ezer eratzenGaua iritsi daeta burura dezakedan ezerk ez dit hitzik egitenez eta besarkatu oheanIrudikatzen bizizjada ohituta betiko bakardadean
Astor Piazzolaren soinuaren ondoanakorde biziekin nahasteanene maiteñoari begiramundua bihar bertan amaituko balitz bezalagozatuz daukadan guztiabi besoz besarkatzen dudan bitarteanbegiez maite dudala adierazteaneta musikak nire ahotik hitz egiten dueneaneskaini diezaioket benetaneta esanzer dagoen nire barneanzer ematen didan...zer nahi dudan:egon gaitezela beti elkarren ondoan
Negar-malkoek asaldatzen nauteOndoezik, ezertarako gai ez naizela datorkit bururaZiur dudan gauza bakarra zeu zara, eta ez zaude nire ondoanIparra galdu dudala uste dut, ez dakit nora noanAgian zerorrek ere ez duzu jakingo zein den bideaBaina zurekin beti jakingo nuke behar denean nora itzuli
Behin, amodio platoniko bati idatzitako mezua:Agur, bizi huntan banandurik garelakoAgur, gure ezpainak elkartuko ez direlakoAgur, maitatzeak lehenbizikotz min egiten duelakoAgur, odola xahutzen dudalakoAgur, ulertzen nauzulakoAgur, maitea zaitudalakoAgur, agurtzen nauzulako...Agur, maitez, zurekin gabe
Musikan jaio nintzeneta musikan naiz hilkobiluzik utzita ere ez didate ukatukojadanik nire ondoan etzaudeinguruan ezer ere ez dagohotsak berriro atera bitez inoiz baino ozenago
Jendeak galdetzen du maitasuna non dagoen.Nik, behin, zugan aurkitu nuen;berez, beste inon izaterik ez baitzen...
Beldurrez begiratzen diot igandearietxeari, pakeari, ahal eta ezinariBukatzen den epea; galdu dabaina ezin amaitu behar bezalaDenak ahaztu baitirade nitaz.Gaueko tirabirak buruan bueltakaeta helburuak urruti, burua lehertzearPlanteamendu zailenak orain egin beharZergatik beti behar? Zergatik behar?--Igande arratsalde batek diobizitza bide onetik doan--
Nola zaitut ba ahaztuko?Ederra zen dena; orain gutxiagoIragana ez doa, beti dago zeozerzugana gerturatu eta nahiak biziaraztekoNi, bai, ahula, kottadua, ezgauzagaldurik, aseezina asearazteko bidaianbehin eta berriz esanez: ni naizela garrantzitsuena orainbaina ez dut hori nahiBerriz sentitu nahi dut, berriz biziberezitasun guztiak dastatu egunak iziaraziJeiki naiz, ahazteko esperantzazegin dut egin beharrekoabetiko zalantzazohera noan honetan zure argazkia begiratuazjakin beharra dut noizbait zurea izango al naiz?
Bizi naiz, maitezbizi, izatezahazturik ez dut batere etorritako sentipenakbildu dira esanez bete gaitezkenik badelagu geu berezjainkorik badenik jakinik ala ezsenti badezaket esan diezaioketbeste guztiarekin baterabetiko lezhemen naizela eta izangoahazterikan ez baitago maitasunik badenez-- musika gure baitan dago, maitasunik ederrena gugan dago, maita dezagun gure burua egunez egun gehiago --
Txin txin zenioen txikitanbildu ere bildu zaitut, emeki patrikanorain etzara zenbakia besterikhilabetero pantailatxo batean begiratzen dudan zenbakiaAlaitzeko zara noizbaitetanbaina askotan azkarregi zoaz nire eskuetatiketorri baino lehen joanhitzartua zaitutez zara niretzat, partekatu beharra dutNoizbait amesten behar adina zarela niretzatzenbaki potoloa, borobilaez gauzak egitekoez alaitzekoez bizitzekonirekin behar zaitut zutaz ahazteko
AgurEgidazu agurez esan, egingaurik ezez eta egunikelkartzeko zorterikgaldu gabeahaztu barikzu handik eta ni hemendikbeti elkartuzagurturik
Isiltasunez begiratzen didazuhotzez gerturatzeniluntasunez ukitu ninduzunbeharturik hitz egitenAmaigabea, amaiezina amaitu da, horra neguabehar nuena, nahi zenuenaesnatu dugu egunabegi ederrez gurutzaturikgogoa beti gogora
Sentimendu xumeen hitzak Bizitzak une gazi-gozoak izaten ditu. Gazietako batetik igaro nintzen, nire bizitzako momenturik goxoenera igarotzeko. Gaziaren gaziaz eta azukre apurraz zipriztindu nituen hitzok: Amildegiak Zerbait galdu dut bidean, egunotan Lurra borobila izatetik laukia izatera igaro da Amildegiak badirela konturatu naiz Eta, ni, ertzean nago Zuloari begira, Nork eta noiz bultzatuko zain. **** Heriotzaz Isiltasuna arnas, Arnasa isil, Gero, hil **** Azukrea 1 Gorri koloreko elizak maite ditut, Kanpandorre berde argia dutenak Ate laranj...
Ederra zarela esango zizuten jadabaina ez zenbateko edertasuna zabaltzen duzun...Zure hitzak entzungo zituzten baina ez nire belarrien arretaz, musika bailitzan...Muxu ere emango zizutenbaina ez gorputzeko odol guztiaren garra hustuz...Larrutan egingo zizutenbaina ez arima xurgatu, izaite osoa sentitu zein ahaztuz...Maite ere, maiteko zinduztenbaina ez bizi, sufritu eta izan beti zure izenean...Argi dut bortitzegia izan daitekeelabaina ezin dizut naizen guztia baina gutxiago eskaini