Ameskeriak

odol 1456151938969 Odolaren Mintzoa | 2008-03-02 22:57

 

                   Esperantzarik gabeko agure baten kulunkaulkian eseri naiz

zeruari, edo, behintzat, zerutzat hartu nuen sabaiari begira:

hara hona

                   dudana nuena

-------

            Kolore eta irudi ezberdinak zaizkit nahastu eta osatu;

eta ni begira,

inoiz gertatu denaren edo litekeenari so.

Bidaia ez berezia da, are guttiago gozatzekoa.

                Eguneroko ibilbideen eta kaleen zaporea du.

-------

             Kulunka horretan murgildu naiz

denari begira

ikusiz zeinen urruti dagoen noizbait izkiriaturiko nahia eta bidea.

Jakinik, noizbait jaio beharra dagoela

                      ilargiarekin larrutan eginik,

eguzkiarekin eta bere indarrarekin batera...

leihoa irekiz, sabaia soilduz...

-------

                  Iritsi ote behingoz ahaztu barik, baina,

                 ametsak berritzeko unea?


Utzi iruzkina: