Bihotzaren mamua
Eman labankada bat!
Eman, agure zahar honi, ez baitu besterik merezi
Akats orotik ez du ez ikasi ez ikasiren.
Bederen, galdu du zuen izen guztia.
Amaigabe jarraitzen du aurrera
atzera ere begira, iltzeak begietan.
Altzairu gordinez estalirik, itzala goraipatuz.
Esku zabaletan ur guztia erortzen den heinean
isurtzen da arima baten bide ohizkoegia
eta agur bat emateak ere beldurra pizten dio.
Zer egin nahi ote du(t) egun belztu honetan?
Ohera sartu, eta ahaztu izaitearen osotasuna
Erdi bizirik darraielarik aurrera
oraindik egon ahalko du eta hitz egin
agertzen zaizkion maniki bizidun guztiei.
Esan nahi du(t) ez dela nahikoa
erdizka egitura bat sortzea, bizitzea, izatea:
ematea eta jasotzea.
Ezerk ez du pena merezi gogoz izan ezean!
Bide hezean labaindu eta belarra ene aurpegian sentitu...
Akatsetik, bihotzera.
Gustoz eta sakontasunez egon, eguzkira begira
erretina biak lehortzen diren arte
jakin arte zein den su-bola haren benetako sakonera.
Agur baino ez, gerturatu eta ihes egin
ez du besterik egiten ez merezi ausardiarik gabeak
letagin bik gogoz estutzen duten bitartean.
Uxa ditzakeen mamuak txikiak dira orain
eta bat agertzen da n/b-ere aurrean:
- Kaixo! - esaten dio
irribarre egiten dion bitartean
Hala, zerua bera itsusi iruditzen zaio halako egoeran
baina...
Nola ikutu?
Nola sentitu bere epeltasuna?
Nola maitatu, hain gertu egonik urrun sentitzean?
Egunak aurrera darrai
eta sentsazio guztiak nahastu egiten dira
bidea bakarra bihurtzen den arte.
Eskuari begira, berriz, errepikatuko dio:
Eman labankada bat!
Eman, agure zahar honi...
Berez, zendua izan arte ez baitu ikasiko:
zein den hemen izaitearen benetako garrantzia
eta... epeltasun guztiak atzean utzirik
nahiagu du(t) jakin zein den arima bidez
egon eta komunikatzearen goxotasuna
odola lurretik isurtzen den heinean...
Iruzkinak
Utzi iruzkina: