txin txin

odol 1456151938969 Odolaren Mintzoa | 2007-10-04 21:46


Txin txin zenioen txikitan
bildu ere bildu zaitut, emeki patrikan
orain etzara zenbakia besterik
hilabetero pantailatxo batean begiratzen dudan zenbakia
Alaitzeko zara noizbaitetan
baina askotan azkarregi zoaz nire eskuetatik
etorri baino lehen joan
hitzartua zaitut
ez zara niretzat, partekatu beharra dut
Noizbait amesten behar adina zarela niretzat
zenbaki potoloa, borobila
ez gauzak egiteko
ez alaitzeko
ez bizitzeko
nirekin behar zaitut zutaz ahazteko


Utzi iruzkina: