Olerki hau bapatekoa izan da guztiz. Hitzak nire ahotik atera dira, eta piskanaka, eta puntuazioa erabiliz, izkiriatzea lortu dut: Hotz larriak azala gorritu eta hazkura ematen du. Oinazea dator gero, denbora luzean, sentitze ezarekin bukatzeko. Behin gorritu ninduzun, eta usaintzeko gura zitzaidan sartu Oinazez bete nintzen, onartu arte, argi bila, egonez... sentitzeko gaitasun ezarekin bukatzeko Hotzez hiltzean, argi beraren usainez naiz piztuko


Jendeak galdetzen du maitasuna non dagoen.Nik, behin, zugan aurkitu nuen;berez, beste inon izaterik ez baitzen...


Ahaztu ezin

odol 1456151938969 Odolaren Mintzoa | 2007-10-25 22:06

Nola zaitut ba ahaztuko?Ederra zen dena; orain gutxiagoIragana ez doa, beti dago zeozerzugana gerturatu eta nahiak biziaraztekoNi, bai,  ahula,  kottadua, ezgauzagaldurik, aseezina asearazteko bidaianbehin eta berriz  esanez: ni naizela  garrantzitsuena orainbaina ez dut hori nahiBerriz sentitu nahi dut, berriz  biziberezitasun guztiak dastatu       egunak iziaraziJeiki naiz, ahazteko esperantzazegin dut egin beharrekoabetiko zalantzazohera noan honetan zure argazkia begiratuazjakin beharra dut noizbait zurea izango al naiz?


txin txin

odol 1456151938969 Odolaren Mintzoa | 2007-10-04 21:46

Txin txin zenioen txikitanbildu ere bildu zaitut, emeki patrikanorain etzara zenbakia besterikhilabetero pantailatxo batean begiratzen dudan zenbakiaAlaitzeko zara noizbaitetanbaina askotan azkarregi zoaz nire eskuetatiketorri baino lehen joanhitzartua zaitutez zara niretzat, partekatu beharra dutNoizbait amesten behar adina zarela niretzatzenbaki potoloa, borobilaez gauzak egitekoez alaitzekoez bizitzekonirekin behar zaitut zutaz ahazteko


Agur

2
odol 1456151938969 Odolaren Mintzoa | 2007-09-30 12:29

AgurEgidazu agurez esan, egingaurik ezez eta egunikelkartzeko zorterikgaldu gabeahaztu barikzu handik eta ni hemendikbeti elkartuzagurturik


Isiltasunez begiratzen didazuhotzez gerturatzeniluntasunez ukitu ninduzunbeharturik hitz egitenAmaigabea, amaiezina amaitu da, horra neguabehar nuena, nahi zenuenaesnatu dugu egunabegi ederrez gurutzaturikgogoa beti gogora


(izengabea)

odol 1456151938969 Odolaren Mintzoa | 2007-09-19 17:10

Begira geratu nintzaizunean itsutu egin nintzenez eguzkia zarelakobidea galdu nuelako baizikahaztuz, dena hasi zen berriz.Argi berriak zetozen nireganahobe esanda argi zahar berpiztuak,hobeak izan ziren uneak,maitasunaren magalean sentitu nintzenekoak.Gero eskua eman zenidanzuregandik jaso nuen zati txiki bateta erantzuten nintzen saiatzenerantzunak samurrak bailiran.Hitz(ak) egitea erraza daez ordea berauetan ez galtzeahitzek saldu ninduten, eta haien atzetik bi begiekOrain hemen nabil, hondoratzenegunero berriz ere ikasten Berriz zu barik bizitzeneta pentsatzen...Zurekin egoteko ez bazenb...


Nizuke

1
odol 1456151938969 Odolaren Mintzoa | 2007-09-17 21:49

Ederra zarela esango zizuten jadabaina ez zenbateko edertasuna zabaltzen duzun...Zure hitzak entzungo zituzten baina ez nire belarrien arretaz, musika bailitzan...Muxu ere emango zizutenbaina ez gorputzeko odol guztiaren garra hustuz...Larrutan egingo zizutenbaina ez arima xurgatu, izaite osoa sentitu zein ahaztuz...Maite ere, maiteko zinduztenbaina ez bizi, sufritu eta izan beti zure izenean...Argi dut bortitzegia izan daitekeelabaina ezin dizut naizen guztia baina gutxiago eskaini


Inertziaz mugitzen naizhara eta hona, begiratzen.Eguneroko kalea,eguneroko zamarra soinean,aldatzen ez den nekea,eta gero eta aldakorrago den haizea.Mantsoak dira nire pausuaketa mantsoagoak nire malkoakez dakite zergatik diren ere isurtzen.Oraindik ez dakit noiz erabaki nuen,ezta ere erabakitzerik ahal nuen.....Badakit amesten hasi nintzeneanhasi nintzela bizitzenutzi nionean aldiz, hasi nintzen hiltzen


Erantzun

odol 1456151938969 Odolaren Mintzoa | 2007-09-13 12:55

Ozen esango dut galdu egin naizelaez du ordea inork entzungo, kasurik ez behintzatbide galdutik jarraituko dutjendez inguratutako bide estua.Lurrean nire malkoek marratuko dutenondik galdu nintzeneta nondik jarraitu nuen, inora iritsi arteibiliz, egonez... jarraituz hil arte.Erantzunik ez dut errez lortzen,nik ere ez ditut ematenerreza ote da? nork ditu? jainkoak? zuk?Galdera bat baduzu, erantzungo dizuteta erantzunik ez badut...malkoz eginiko bidetik jarrai dezakegubiok elkarrekin


Zazpi

2
odol 1456151938969 Odolaren Mintzoa | 2007-09-12 15:23

Zazpi egunetan astebetea baino gehiago pasa daiteke:lehen egunean amestu,bigarrenean indartu,hirugarrenean maitatumaitatu, maitatu, maitatu...laugarrenean nahigabetu,boskarrenean nazkatu,seigarrenean aspertu,zazpigarrenean uxatu...Hasi eta amaiEz beti segidanZazpi egun aldatzekoBaina ez da egunik ahaztekoahazteko, ahazteko, ahazteko...


aurpegi bi

odol 1456151938969 Odolaren Mintzoa | 2007-09-10 19:01

Gaur irriz, bihar malkoz...Hobera egin beharreanwhisky baten atzetik agertzen den argi lausotuapentsatzea kostatzen zaidaneanhitz argi bortitzez berotuaIrrizMusika ederrak betetzen du nire auspoaeguna arropa erosoa legez janzten dutarnasa akonpasatu eta biziberritzeaneginbeharrak eginak edo kontrolpean ditutMalkozzer egin ere ez dakit, bide baten zain nabilgaur gehiago zaitut beharbeldurrik txikienak ezin daitezke isilgaldu gara, beti elkartzear


Eguz

2
odol 1456151938969 Odolaren Mintzoa | 2007-09-05 17:38

Ez dut eguzkia ikusten, hori bai, senti dezaketleihoko zirrikitu batetik sartzen dira bere izpiakezingo nintzateke bera gabe bizi, gainerako bizidunak bezala...baina etzait aski sentitzea, begiratu nahi dutindar ororen gunea eta ni, biok aurrez aurreeta komunikatu bata bestearentzat zer garenhain ttikia, hain ezgauza bere ondoan...Ez dakit ni egongo ez banintz, bera hor zitekeenNondik ba atera ginen?Bera hor dago, dagoelakoEta ni? Hemen nagoelakoBere izpiek begi ireki hauetatik igarotzeaerretinan kokatzea nahi dut, nire barruan galtzeaHala ere ezin argitu dezake berak nire barneainspiratzek...


Heldutakoa

odol 1456151938969 Odolaren Mintzoa | 2007-08-29 10:34

Zerbaitek heltzen zaitueneanedo zurera, nondik ez dakizula heltzen deneanagian heldu, eta zure gainera erortzen zaizunean...akabo beste ezein lotura, alde guztietatik heltzen badaez baitakizu nola, baina gelditzeko etorri da, bizitzaren zati izatekolehendik zegoena ahaztu, eta hau nola iritsi zen laister da ahaztukonork daki zerez dagoen egina?azalera itsatsi eta konturatu gabe zure zati bihurtu dirahainbat gogo, lotura, min edo arrangurazatiak batzen bazoaz, hortxe duzu, ez duzu gehiago jakin beharzu zeu zara, bizitza hontan barneratu duzuna:egin duzuna, onartu duzuna, aukeratu duzuna, gus...


beharrak

odol 1456151938969 Odolaren Mintzoa | 2007-08-27 22:39

Arimak heldu bazaitu, ken eskuak, ez ditut beharametsetan atzetik banoakizu, ken hankak ez baititut beharzeuri begira asetzen banaiz, ken barrenak, horiek ere behar ezbaina ez ken bihotza, zure ahotsarekin batean nahi dut entzunezta ere begiak, egunero nola aldatzen zoazen ikusi nahi baitutez ahorik, hainbat gauza ditut xuxurlatzeko, eta ezpainak gozatzekoez sudurrik, zure usainez nahi baitzaitut dastatuuste nuen enuela ezer behar, baina zure sentitzeko beharrean nago; inoiz baino gehiago


Azken iruzkinak