Heldutakoa

odol 1456151938969 Odolaren Mintzoa | 2007-08-29 10:34

Zerbaitek heltzen zaituenean
edo zurera, nondik ez dakizula heltzen denean
agian heldu, eta zure gainera erortzen zaizunean...
akabo beste ezein lotura, alde guztietatik heltzen bada
ez baitakizu nola, baina gelditzeko etorri da, bizitzaren zati izateko
lehendik zegoena ahaztu, eta hau nola iritsi zen laister da ahaztuko
nork daki zerez dagoen egina?
azalera itsatsi eta konturatu gabe zure zati bihurtu dira
hainbat gogo, lotura, min edo arrangura
zatiak batzen bazoaz, hortxe duzu, ez duzu gehiago jakin behar
zu zeu zara, bizitza hontan barneratu duzuna:
egin duzuna, onartu duzuna, aukeratu duzuna, gustoko duzuna, eta gustatuko litzaizukena.
Erakutsidazu dena... heldu ni eta nigana


Utzi iruzkina: