Erantzun
Ozen esango dut galdu egin naizela
ez du ordea inork entzungo, kasurik ez behintzat
bide galdutik jarraituko dut
jendez inguratutako bide estua.
Lurrean nire malkoek marratuko dute
nondik galdu nintzen
eta nondik jarraitu nuen, inora iritsi arte
ibiliz, egonez... jarraituz hil arte.
Erantzunik ez dut errez lortzen,
nik ere ez ditut ematen
erreza ote da? nork ditu? jainkoak? zuk?
Galdera bat baduzu, erantzungo dizut
eta erantzunik ez badut...
malkoz eginiko bidetik jarrai dezakegu
biok elkarrekin
Iruzkinak
Utzi iruzkina: