Amets ahaztuak

odol 1456151938969 Odolaren Mintzoa | 2007-09-16 19:28


Inertziaz mugitzen naiz
hara eta hona, begiratzen.
Eguneroko kalea,
eguneroko zamarra soinean,
aldatzen ez den nekea,
eta gero eta aldakorrago den haizea.
Mantsoak dira nire pausuak
eta mantsoagoak nire malkoak
ez dakite zergatik diren ere isurtzen.
Oraindik ez dakit noiz erabaki nuen,
ezta ere erabakitzerik ahal nuen.
....
Badakit amesten hasi nintzenean
hasi nintzela bizitzen
utzi nionean aldiz, hasi nintzen hiltzen



Utzi iruzkina: