(izengabea)
Begira geratu nintzaizunean
itsutu egin nintzen
ez eguzkia zarelako
bidea galdu nuelako baizik
ahaztuz, dena hasi zen berriz.
Argi berriak zetozen niregana
hobe esanda argi zahar berpiztuak,
hobeak izan ziren uneak,
maitasunaren magalean sentitu nintzenekoak.
Gero eskua eman zenidan
zuregandik jaso nuen zati txiki bat
eta erantzuten nintzen saiatzen
erantzunak samurrak bailiran.
Hitz(ak) egitea erraza da
ez ordea berauetan ez galtzea
hitzek saldu ninduten, eta haien atzetik bi begiek
Orain hemen nabil, hondoratzen
egunero berriz ere ikasten
Berriz zu barik bizitzen
eta pentsatzen...
Zurekin egoteko ez bazen
bizi huntara zertara etorri nintzen
Iruzkinak
Utzi iruzkina: