aurpegi bi
Gaur irriz, bihar malkoz...
Hobera egin beharrean
whisky baten atzetik agertzen den argi lausotua
pentsatzea kostatzen zaidanean
hitz argi bortitzez berotua
Irriz
Musika ederrak betetzen du nire auspoa
eguna arropa erosoa legez janzten dut
arnasa akonpasatu eta biziberritzean
eginbeharrak eginak edo kontrolpean ditut
Malkoz
zer egin ere ez dakit, bide baten zain nabil
gaur gehiago zaitut behar
beldurrik txikienak ezin daitezke isil
galdu gara, beti elkartzear
Iruzkinak
Utzi iruzkina: