beharrak
Arimak heldu bazaitu, ken eskuak, ez ditut behar
ametsetan atzetik banoakizu, ken hankak ez baititut behar
zeuri begira asetzen banaiz, ken barrenak, horiek ere behar ez
baina ez ken bihotza, zure ahotsarekin batean nahi dut entzun
ezta ere begiak, egunero nola aldatzen zoazen ikusi nahi baitut
ez ahorik, hainbat gauza ditut xuxurlatzeko, eta ezpainak gozatzeko
ez sudurrik, zure usainez nahi baitzaitut dastatu
uste nuen enuela ezer behar, baina zure sentitzeko beharrean nago; inoiz baino gehiago
Iruzkinak
Utzi iruzkina: