Igandea
Beldurrez begiratzen diot igandeari
etxeari, pakeari, ahal eta ezinari
Bukatzen den epea; galdu da
baina ezin amaitu behar bezala
Denak ahaztu baitirade nitaz.
Gaueko tirabirak buruan bueltaka
eta helburuak urruti, burua lehertzear
Planteamendu zailenak orain egin behar
Zergatik beti behar? Zergatik behar?

Igande arratsalde batek dio
bizitza bide onetik doan

Iruzkinak
indezent 2007-10-28 21:36 #1

"Igande arratsalde batek dio bizitza bide onetik doan". Agian egiten duzun guztia larunbat gauera mugatzen bada bai. Horrela ez bada ordea, espero dut ezetz. Bestela ez dakit bide onetik edo txarretik goazen baina buruko min latza izango dugula, hori ziur.

Olerki ederra.

joksu 2007-10-28 22:51 #2
Eskerrik asko erantzunagatik.
Bai, nire larunbat gauak nahiko latzak izaten dira, baina ez dira beti horrela, eta gauza ugari egin izan dut igandetan (askotan lana); egia da.
Hala ere, nire kasuan, arazoren batek burua asaldatzen duenean, deprimiturik edo zaudenean... igande arratsaldeek burura ekartzen didate sentimendu hori. Une horretan ni nago, inolako behar edo laguntzarik gabe (ez dut ia ezer egiten, eta jendea lotan edo bere komeriekin dabil), eta argi dut zeozer ez doala ondo.
Idazten jarraituko dut, ilusioa egiten baitit zu bezalako jendeak ideiatxo hauek baloratzea.
Aio, indezent!!

Utzi iruzkina: