Basati

odol 1456151938969 Odolaren Mintzoa | 2008-04-27 15:29

Oihan bateko argi diztiratsu zein ikustezina naiz
beti izkutaturik, beti unearen bila...
noiz aterako zain.
Begiak irekirik ditut eta mugimendu guztien jabe naiz.
Gaur ere ez dago harrapakinik,
ezin ahotara eraman ezer.
Erdi erdian nago, basatitasunaren muinean,
baina kate batek du nire lepoa gaztigatzen.
Mundua safari bat da eta bere esklabua naiz
Ez du inork nire beharrik, neronek ere ez biziraun nahi badut
Hori da nire patua: senari eustea; eguneroko bortizkeria
Indar guztiak xahutzen egiari eusteko;
naizenaz harrotzeko, izkutatzen naizen bitartean
Negarra zen haurtzaroko ihesia, hori zen dena
Gaur lepoa bihurrituko nioke baten bati...
bere odola, oraindik epela, nire hortzetatik zehar
eta masailetik behera nola igarotzen den sentitu
Baina esan dut: hau safari bat da, inork ezin ditu begi hauek ikusi
Katea baino okerragoa den iluntasuna jarriko lidakete
Ez; ikusten jarraitu nahi dut, amestu
barrendik ateratzen diren hotsak entzun, sentitu
nire eremua, behintzat, ez didate kenduko
Harraparia naiz, nor naizen ezin ahaztu
esnea edanez irribarre egingo dut
gaua iritsi eta gorroto dudanaren oinazearekin amesteko itxoiten.
mundua aldatzeko; nire mundua, iluna, osatzeko


Utzi iruzkina: