Infernuaren mugak

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2025-03-14 13:01

Gorrotoak marraztutako mugek

inguratzen gaituzte.

Haien barruan gaude preso,

libreak garen ustean.

Hau da gure lurraldea

diogu,

mugetatik kanpo

infernua biziko balitz bezala.

Eta, aldika,

buruzagi bat jaiotzen da

eta infernua konkistatzeko

agintzen du,

konturatu gabe mugaz bestaldekoentzat

geu garela infernua.

Ron Sniakin


Utzi iruzkina: