Vox Populiaren mezulari
Aspaldi samar idatzitako poema bat, baina ez horregatik zaharkitua:
Vox populiaren mezularia
Herriko
paretan idatzirik
Presoak etxera!
Herriak
hitz egin du
Eta
ez du inork entzuten.
Herriko
paretan idatzirik
Independentzia eta sozialismoa!
Herriak
erabaki du
Eta
ez dio inork jaramonik egiten.
Eta
herria kalea irten da
-demokraziaren
izenean-
Aldarrikapenak
egitera
Baina
uniformedun gizon armatuek
Debekatu
egin die, oldarturik
-beti ere demokraziaren izenean-.
Eta
herriko paretek
Geroago
eta garraxi gehiago egiten dute
Vox
populiaren mezulari bilakatu dira.
Baina
biharamunean
Pareta
berriro, zuriz pintaturik esnatuko da
Ezer
idatzi ez balitz bezala.
Iruzkinak
espagéttie 2009-04-18 14:03 #1
So good
Utzi iruzkina: