Efemerideak
Gaur bezalako egun batean
Hirugarren Mundu Gerrako garezur lurperatua aurkitu zuten
ozono-geruzaren begirada kimikoa zerien homo zaborriensisen momia batzuek
eta mundua salbatzeko inolako intentziorik gabe
suizidioaren larbak erein zituzten amesgaiztoen barrunbeetan herdoildutako bihotzetan
hain sakon,
ze mikroskopio boteretsuenak ere
espeleologoen amiantozko desirak bezain antzuak ziren irtenbidea aurkitzeko
eta orain hemen gaude ezerezaren galaxiakumeok
leizeetan trikuharriak eraikitzen
marmol zoriontsua izan nahi duten malkozko estalaktitak gara
amaierarik gabeko gatibutzaren lekuko.
Ron Sniakin
Iruzkinak
Utzi iruzkina: