Kategoria: zerbeza
nere mobilen 4:30ak diala markatzen du ta minutu gutxi batzuk atzeratuta doa... Ez... Eta agian arrazoi izango diten, Ez gintunan alde onenean jaio Ezta garai hoberenean ere Ezta testuinguru hoberenean ere. Arrazoi izango diten Eta hobe geniken gu ere jaio ez bagina Edo beste garai batean jaio bagina… Edo beste nonbait… Eta Bukowskyrekin, edo hirekin Edo bakarrik joango ninduken Taberna zulo batera Whiskya edo zerbeza, (Egia esan berdin dit zer), Edanez, koaderno zahar batean Edo serbileta erabili batean Poema bat idaztera... Edo agian ez niken ezer egi...
Eslovenieraz plurala eta singularraz gain, duala ere desberdintzen dute numero gramatikalaren barruan. Proto-eslavieratik gelditzen zaien arrastoa omen da hori.Ez da gauza bera ni, gu biok, edo gu hirurok (edo gehiago).Ez da gauza bera zerbeza bat eskatzea, bi eskatzea, edo hiru eskatzea.Beraz, kontuan hartu...Eno pivo (singularra)Dve pivi (duala)Tri piva (plurala).Prosim bat erantsi esaldi bakoitzaren bukaeran eta Esloveniatik arazorik gabe bidaiatzeko prest zaude.Na zdravje!
Gauero bost bat lagun elkartzen gara betiko tabernan zerbezatxo batzuk edan, petatxo batzuk erre eta solasean aritzeko. Tabernariarekin konfiantza handia dugu eta azken aldian gauza arraroak ari ziren gertatzen. Tabernariak esku pilotari gustua hartu dio eta edozein ordutan gonbidatzen zuen edonor partidatxo bat jokatzea. Goizeko ordubatetan, eta baita beranduago ere, pilotan jokatzera joaten ziren nire etxe aurreko frontoi txikira (umeek jokatzeko eginikoa) eta nik panorama ikusita ospa egiten nuen etxera. “Hauek kriston pillauta daude” pentsatzen nuen, baina agian oker nengoen eta C...
Blogean zerbait jartzeko goga dut baina gaur ez dut idazteko gogorik. Horregatik, hil berri den fotologetik testu bat "repeskatu" dut. Esan didate lagun pare batek bloga irakurtzen dutela baina ez didate ezertzo ere erantzuten. Testu hau beraientzat doa, ea horrela erantzutera animatzen diren. "Ederrak izan ohi dira udako amodioak. Zazpi egun eta zazpi gau besterik ez zuen iraun gure harremanak baina intentsoak izan ziren, intentsoak egunak eta are intentsoagoak gauak. “Giriz” betetako “ultramarino” batean ikusi nuen lehen aldiz baina ez nion arreta gehiegirik eskaini. Barazki et...
Hori bai gauza polita. Garagardoz goraino betetako pitxarra. Hiru bat laurden, biziz gainezka dirudien likido horiaz oparo, emankor eta azkeneko laurdenean, pitxarrean gainezka egin eta malko ibai baten moduan beiran behera irristatzen den apar zuri trinkoa. Erotikoa ia… orgasmikoa! Ilehori hoiek beste batzuk baino kasu egehiago egiten digute behintzat. Kontsolatu nahi ez duenak nahi ez duelako da, bai jauna!