Barriola 22-Irujo 21
Gauero bost bat lagun elkartzen gara betiko tabernan zerbezatxo batzuk edan, petatxo batzuk erre eta solasean aritzeko. Tabernariarekin konfiantza handia dugu eta azken aldian gauza arraroak ari ziren gertatzen. Tabernariak esku pilotari gustua hartu dio eta edozein ordutan gonbidatzen zuen edonor partidatxo bat jokatzea.
Goizeko ordubatetan, eta baita beranduago ere, pilotan jokatzera joaten ziren nire etxe aurreko frontoi txikira (umeek jokatzeko eginikoa) eta nik panorama ikusita ospa egiten nuen etxera. “Hauek kriston pillauta daude” pentsatzen nuen, baina agian oker nengoen eta Chejoven “El pabellón número 6” istorioan gertatzen den bezala, medikua eroen bandora pasatu da edo pasarazi dute…
Izan ere, azken aldian nire etxeko frontoian argi gutxi dagoela eta, taberna bertan hasi dira pilota partidak jokatzen, bai, gezurra dirudi, baina tabernari batzuk taberna itxi eta euren ludoteka propioa antolatzen dute bertan. Aulkiak alde batera eraman, “kantxako” zoruan erratza pasa, argi foku indartsu bat ipini dena ondo ikusi dadin, eta hantxe ibiltzen dira nire lagunak pilotan.
Horrelako plana berandutxo hasten da (taberna itxitakoan, 1:30ak aldera), eta atzo ni ere gonbidatu ninduten. Biharamunean lanik ez eta gaurkoagatik geratu egingo naiz, baina “pilotan jokatu gabe” esan nuen ozen. Hasi ziren jokoan, eta segituan piztu zitzaidan arra. Ni ere kantxara atera nintzen, con más pena que gloria, baina disfrutatu egin nuen. Partidak zortzira eta legeekin betiko problemak, altaboza joz gero txarra, sakea goitik behera egin behar da, sakez bi pareta egin eta tanto egiten bada partida guztia irabazita…Halere, Konstituzioa aldatzea baino errazagoak dira lege hauek aldatzea eta hor hasten da saltsa.
Halere, hoberena, Irujoren (Carlos) eta Barriolaren (Iñaki) arteko neurketarekin etorri zen. Aurretik ere biak pika-pika eginda zeuden eta 22ra partida bat jokatzeko erronka bota genien, hori bai, euskaldun on bezala apustuarekin (afari bat). Carlos Bergarako semea sasoian dago eta neurria ondo hartuta dio kantxari, beraz, bera zen faboritoa. Gu albo batean eserita geunden, zigarroak erre (frontoi honetan denetik erre daiteke), zerbeza batzuk edan eta bi pilotariak jo eta su animatzen.
Tanto bakoitza mundu bat izan zen, batak txarra izan dela besteak ona izan dela, batak 13-12 goatzela eta besteak 13-11. Hori bai, sekulako Showa, eta gu, juez moduan, barre algarako, aspaldian ez dut horrenbeste barre egin. Irujok hiru partida irabazi zituen santiamen batean eta Barriolak, más chulo que el Mourinho en el Camp Nou, “doble o nada, doble o nada” esanez denbora guztian. Goizeko 4:00ak ziren eta azkena jokatu behar zutela. Irujok lau afari eskuratuta zituen eta zortzi eskuratzeko aukera, Barriolak ohorea salbatu eta afaririk ez ordaintzeko abagunea.
Partida 21-21 eta sakea Irujok (sakea bentaja handia da horrelako kantxan). Atera du eta Barriola ondo errestoan, ezkerrean utzi dio Irujori eta honek eraman, hor doa Barriola, eta ai ama!!!! Bi pareta egin du eta tanto. Ikusleak (hiru) erabat zoratuta geratu ginen eta salto batean abesten ere jarri ginen oe,oeoeoe,oe,oe!!!!! Azkenean, Barriolaren garaipen bat. 4:30ak jo zituzten eta frontoia ixteko garaia heldu zen, bakoitzak txamarra hartu eta etxe aldera, hori bai, itzuliko gara berriz ere tabernara, baina artekari eta guzti.
Iruzkinak
Amuitz 2006-12-21 15:53 #1
Orduan, horrenbeste ordu eta azkenean afaririk ez?

Ni joaten naizen tabernan, pilota partidak telebistan botatzen dituzte. Baina ez dirudi ideia txarra kantxa-tabernarena, agian animatu egiten ditut bertakoak, nahiko astakiloak dira-eta (leku gutxi, hori bai).

Itziar 2006-12-21 19:55 #2
Nik tabernara joatearen beste alderdi bat ezagutzen dut! ahal den izerdi gutxiena bota, eta ahal den ondoen pasa! jajaja
Halere, ezagutzen ditut bai, tabernako "ronda" nork ordaindu erabakitzeko, jolasten erabakitzen dutenak!
Agian kuadrillakoei komentatu beharko diet...

encix 2006-12-22 13:37 #3

Bizitza honetan aldatu dozu
bizitzeko zure apeta;
ingles moduan kalean baina
euskaldun zure karneta;
hemen lagunok segiko dogu
jokatzen gure neurketa;
Londresen faltan botako dozu
taberna horren pareta

Londresen faltan botako dozu

taberna horren pareta.

i eme 2006-12-22 14:03 #4
gure lokalean, futboliñakin konformatu beharko haiz ;)
zeñek zekik... egunen batean, mundialito bat organizatu beharko diau.

indezent 2006-12-22 18:04 #5
Pelota gutxiago eta txangurro gehiago desmigatu!!
bewater 2006-12-23 16:06 #6

Ez diat txangurrorik ikusi nahi berriz nire bizitzan, 9 ordu lanean eta behatzak zarta-zarta eginda, qué puto fucking horror...hurrengo urtean ez da txangurrorik izango 24 afarian. Eta gainera erresaka kendu ezinik...puto indezent hurrengoan auto-stopen jungo haiz etxea...

malen 2007-01-03 03:07 #7
aupa Bruce!
esan bezela, lo prometido es deuda, esaten dabe, ta ni hemen nau, erantzuten, eskerrik asko nere blogetik tarteka marteka pasatziarren.
gauza haundirik ez dozu aurkitxuko, baina noizian behin inspiraziñuak bisitatzen desta.
Ia gehixao pasatzen naizen hemendikan.
zemoduz amaitxu zendun Santamasetan!
aupa abel!
oindiok 21-20ko txapa azpira jauzi zana gogoratzn dt...aixxx...
URTE BARRI ON!

borthuzai 2007-01-05 07:47 #8

jo! gaur leitu diat ixtorio hau lehenengoz, beste bloga biziago heukeala uste nian... (iron maiden-ena laostia dek! :-D)

eta bai, kontau ziaten pelotapartidun kontu hau. Hi, Karlos hoi pirauta zeok ezta? hoi dittuk atealdik! (bueno, eta zuek atzetik hoiei beida, ja, ja, ja, ja) ke kaña!

Utzi iruzkina: