ZIRT EDO ZART

BIHOTZ BAKARTI BATEN GORABEHERAK

Igandean El Pais egunkariak zekarren astekariaren portadak begiz jo ninduen. Italian geroz eta abiadura handiagoz hazten ari den faxismo mugimenduaren inguruan artikulu interesgarria zekarren eta astekariaren azalean hiru tipo burusoil sekulako pintekin agertzen dira. Izan ere, Claudio Lazzaro kazetari italiarrak bere bigarren dokumentala egin du faxismoaren inguruan eta, bertan, larritzeko moduko gauzak ikus ditzazkegu. Sarean begira hasten bagara ere, dokumental pila bat aurki ditzakegu fenomeno honen inguruan eta, ez italian bakarrik, faxismoa eta neonazismoa ikaragarri igotzen ari baiti...


Bizia injustua dela denak dakigu (bestela galdetu the Indezentsi masterrak direla eta), justizia injustua dela ere begibistakoa da (Mandela kartzelan izan zen eta O.J Simpson hortxe dabil arazo batetik atera eta bestean sartuta eta oraindik kalean), baina aste honetan gertatutakoa bidegabekeria hutsa da. Ikasle bizitzak siesta ederrak botatzeko beta ematen du eta, horrgatik, "Sé lo que hiciste la última semana" La Sextako programara zaletu naiz. Egia esan asko gustatzen zait, batez ere Angel Martinen sekzioa. Tipo honen ironiak ez du mugarik, ez litzaidake aurkezlea izatea gustatu...


Gaur goizean irratia jarri dut nire te beltza esnearekin edaten ari nintzen bitartean (Ingalaterratik ohitura dezente bat ekarri dut behintzat, hori bai nire etxean bostetan siesta eta ez tea). Klasera joan beharrean nengoenez nahiko presaka nenbilen, baina eguna alaitu didan albiste bat entzun dut The Police-k Bartzelonan jo behar duela gaur. Lastima ikasle paratu izateak ez duela dirurik ematen eta nire poltsikoak azkenetan daudela, bestela gustura joango nintzen Sting buruan duen talde britainiarra ikustera. Garai batean musikaren aintzindari izandakoak orain ate joka datoz berriz ere, h...


Holofonia

4
bewater 1456131582656 ZIRT EDO ZART | 2007-07-16 22:55

Ez dakit gauza berria den holofonia, baina nire arreta deitu dit behinik behin. Audioaren munduan, grabazio mota ezberdin bat sortu dela diote, holofonia edo audio 3D. Irudiarentzat holografia dena, audioarentzat holofonia da. Teknika honekin gure belarriek gela batean soinuak entzungo lituzkeen eran entzun ahal daitezke. Era horretan, audio normalak ematen dizkigun sentsatzioak gainditzen dira, eta distantziak, mugimenduak eta abar hobeto entzun daitezke. Dena den, esplikazio onena honako bideoa duzue, ondo jabetzeko teknika berri honetaz aurikularrak jarri. Audioa inglesez dago, baina er...


Michael Moore estatubatuarrak zur eta lur utzi nau bere azken dokumentalarekin. Sicko izeneko pelikulan estatubatuetako osasun sistemaren miseriak agerian geratzen dira, izan ere, han ez dago gizarte segurantza publikorik eta beraz, osasun sistema pribatua herritarrengan egiten ari den kaltea agerian azaltzen da. Hoi duen bezala, dokumental burutsua da, amerikarren miseriak agerian uzten dituena. EE.UUetako herritar batzuk aukeratu eta euren kasuak kaleratzea erabaki du Moorek film honetan. Osasun segururik ez dutenen miseria ederki agertzen da, osasun segurua izanda ere bertako jendea...


Londreseko eguneroko bizitzan Camel zigarro paketea eta Ipoda dira soinean eramaten ditudan bi lagun zintzoenak. Ekainaren 1ean tabakoaren legea indarrean sartuko da eta hemen ez da Peninsulan bezala izango, hemen jendeak legea bete eta errespetatuko du. Eskozian urte hasieran sartu zen eta egon ginen leku guztietan erretzea galarazita zegoen. Dena den, tabakoa baino lagun jatorragoa dut Ipoda eta hari esker musikaz gozatzen ari naiz berriro. Izan ere, gaztetan musika oso gogoko banuen ere 5 urtez apur bata ahaztuta ibili naiz. Eskerrak Indezents lagunak, besteak beste, musika plater bikain...


Hello everybody, azkenean, denbora luze eta emankor baten ostean, berriro blogera bueltatzea erabaki dut. Egia esan etxeko konexio ez da aitzakia ez idazteko, baina oso alper ibili naiz azkenaldian, badakizue alperkeriak alperkeria elikatzen du. Baina azkenean martxan jarri naiz eta egia esan gorputza eta burua suspertuta nabari ditut. Eskoziako bidai ikaragarria urrun dago jada, ordutik, jende asko etorri da bisitan (arantxa, nerea eta aitor, gero Dani eta gero Carlos Mitxu eta Jaime). Egia esateko bisitetaz potrotararte amaitu nuen, baina azkenak ospa egin zuten egun berean lanean asi nin...


(karrerteran lagunak eginez, Eskozia) Eskoziako mugak igaro bezain laster argazki bat ateratzea pentsatu genuen Landerrek eta biok, eta genuen pixagurea baliatuz karretera ertzean geratu ginen, mendi eder batzuen magalean. Ba begira zer gertatzen den horrelakoetan, atzeko paisajea ez da ikusten baina furgonetan zihoan tipoaren behatza ederki nabari da. Bere atzetik joan ginen eta egindakoa jakinarazi genionean barrez lehertu ginen denok. (Inverness) Ondoren, Invernessen egin genuen geldialdia, ederra lekua, ederra Loch Ness edo Ness lakua delakoa eta ederra, egin zigun eguraldia...dena on...


Egun hauetan Eskozia aldean izan nahiz Aste Santua edo Easter Holiday delakoa baliatuz eta Ness Lakua, Edimburgo, Perth, Kendal eta beste leku batzuk bisitatu ondoren, berriz ere London Cityren eromenera itzuli nahiz. Baina zerbait berezia gertatu da egun hauetan metropolian Primark erropa dendak bere denda berria ireki du Oxford Streeten (erosketak egiteko kale nagusia), eta dendaren irekierak sortu duen eromena izugarria da. Primark erropa denda famatu bat da, bertan saltzen diren produktuak oso merkeak direlako. Aurretik makina bat denda zituen Londresen, baina bat bera ere ez Oxford St...


Euskal Herritik etorri ostean beste izenbururik ez zait sortzen. Snatch pelikulan esaten den esaldia da eta egia da: estoy jodido, pero bien jodido. Hemen eguraldia EH-n baino askoz hobea, zapatillak ederki busti nituen (zintzurrarekin batera, solidaridad con Indezents) Beasain aldean eta hemengo eguzkiarekin lehortzen hasiak dira. Halere, nire atsekabea ez dira zapatilla bustiak, INTERNET jainkoaren falta baizik. Etxez aldatu naiz eta nahiz eta errenta merkeagoa izan, garestia aterako zaitelakoan nago, ez baitut konexiorik...gaur goizean esnatu bezain pronto nabaritu dut hutsunea. Ezin hot...