Holofonia

bewater 1456131582656 ZIRT EDO ZART | 2007-07-16 22:55
4

Ez dakit gauza berria den holofonia, baina nire arreta deitu dit behinik behin. Audioaren munduan, grabazio mota ezberdin bat sortu dela diote, holofonia edo audio 3D. Irudiarentzat holografia dena, audioarentzat holofonia da.

Teknika honekin gure belarriek gela batean soinuak entzungo lituzkeen eran entzun ahal daitezke. Era horretan, audio normalak ematen dizkigun sentsatzioak gainditzen dira, eta distantziak, mugimenduak eta abar hobeto entzun daitezke. Dena den, esplikazio onena honako bideoa duzue, ondo jabetzeko teknika berri honetaz aurikularrak jarri.

Audioa inglesez dago, baina erraz uler daiteke eta esaten dena baino garrantzitsuagoak dira entzungo dituzuen efektuak...bitxia da

Amuitz

Amuitz 2007-07-17 02:42 #1

Honetarako ikusgarria hitzak ez du balio, entzungarria baita!

Otsailean, Bartzelonako Museu d'Art Contemporani delakoan, antzeko efektua entzun nuen, baina irudiekin batera, sekulako instalazio ikusgarri eta entzungarrietan: The Killing Machine i altres històries. Egileak: Janet Cardiff eta George Bures Miller

Sugoi

Sugoi 2007-07-17 11:27 #2

Hostia! Zelako pasada! Bakarrik nago etxean ta bapatean bi pertsonarekin nengoela iruditu zait, ikaragarria! Ta belarrira hitz egitearena ja... pufff, k pasada benetan! Eskerrikasko!

indezent

indezent 2007-07-18 14:29 #3

Bueno Manolete! Bizirik zegok eta gainera aurkikuntza interesgarri batekin etortzen zaigu!

Bueno hi haber noiz gertuatzen haizren honealdea ta zerbeza batzuk botatzen dizkiaun hortio jun aurretik

Ondo segi!

mizpira

mizpira 2007-08-02 22:07 #4

Joe ze ona, batez ere plastikozko poltsarena!

Utzi iruzkina: