Michael Mooren azken irakasgaia
Michael Moore estatubatuarrak zur eta lur utzi nau bere azken dokumentalarekin. Sicko izeneko pelikulan estatubatuetako osasun sistemaren miseriak agerian geratzen dira, izan ere, han ez dago gizarte segurantza publikorik eta beraz, osasun sistema pribatua herritarrengan egiten ari den kaltea agerian azaltzen da.
Hoi duen bezala, dokumental burutsua da, amerikarren miseriak agerian uzten dituena. EE.UUetako herritar batzuk aukeratu eta euren kasuak kaleratzea erabaki du Moorek film honetan. Osasun segururik ez dutenen miseria ederki agertzen da, osasun segurua izanda ere bertako jendeak medikuarengana joan ahal izateko dituen arazoak ere ondo ikusten dira, batez ere, osasun empresa pribatuek filosofia neoliberal gizagabeko bat erabiltzen dutelako: geroz eta paziente gutxiago izan, geroz eta diru gehiago eurentzat. Oso argala bazara baliteke osasun konpainiek segurua irekitzen ez uztea, oso gizena bazara baliteke berdina gertatzea.
Nahiz eta segurua izan, baliteke zuk kantzer bat izatea eta seguruak ez kubritzea edozein motatako alukeriarenbat argudiatuz. Beraz, diru asko izan ezean akabo zure bizitza Ameriketan edo bestela zure onadasun guztiak hipotekatu beharko dituzu. Moorek horren adibide asko jartzen dizkigu.
Analisia eginda, Moorri galdera bat sortzen zaio, horrela al da mundu guztian? Londresera, Canadara eta Parisera bidaia egiten du eta, bertan, konturatzen da Londreseko osasun zerbitzu publikoetako medikuek gehiago irabazten dutela paziente gehiago sendatzea lortuz gero, Canadan nahiz eta amerikarra izan medikuarengana dohainik joan zaitezkela (Kandarra bazara ameriketan begia ere lapurtuko dizute okotzean bi puntu jartzeagatik) eta Frantzian, familien erosotasuna hobetzeko, gobernuak etxekoandre bat bidaltzen dizula etxera astean bitan erropa garbitu eta zure seme-alabak zaintzeko.
Ondoren, amerikarrei gehien ukitzen dien gaia ateratzen du, 11-09-01. Zona zeroan lanean egon ziren hainbat bolondrsen kasua azaltzen da hemen. Heroiak izatetik, gaixo egotera pasa dira eta gobernuak ez die xentimorik ere ematen euren gaixotasunak sendatzeko. Aukera bakarra dute, poliki-poliki hiltzen joan. Baina Moorek ideia briliante horietako bat izaten du eta, zas!!!!, goazen denok Guantanamora. Zergaitik? Moorek ni baino hobeto azaltzen du zergatik hara, beraz laguno ez galdu peikula zoragarri hau ikusteko aukera.
Azkenik, ba aldakizue EE.UUetan 120 dolar balio duen medizina baten, Cuban dolar zentimo batzuk besterik ez dituela balio...Aupa Bush, aupa Amerika, Aupa Moore...laster hasiko dira amerikarrak pateretan portugalera ailegatzen, beraz, argi...
Ni dexente emozionatu naiz filmarekin, oso gogorra baita jende horien egoera. Beste alde batetik, gu zein zorionekoak garen ere pentsarazi dit, izan ere, nik ez dut sekula xentimorik ordaindu medikuarenean. Azkenik, lasaitua ere hartu dut, izan ere, munduko guerra guztiak antolatzeko dirua duen herri batek (EE.UU), bere biztanleak sendatzeko dirurik ez badu, gizarte hori gaixorik dago eta ezin du luzaroan horrela iraun. Eta luzaroan irauten badu ez inoiz beste gizarteen gainetik egongo,,,
Iruzkinak
indezent 2007-07-02 21:25 #1
<p>Harritzen zait Bowling for Columbine baina hobez izatea baina deseatzen nago gurera iristeko. Oain aurreatuta habil gukin alderatuz.</p>
<p>Ondo segi Giriman!</p>
borthuzai 2007-07-02 22:26 #2
joe, irrikitan utzi nauk! puta madreko pinta zeukik bai!<br />
Utzi iruzkina: