Thank you Indezents, you´re great
Londreseko eguneroko bizitzan Camel zigarro paketea eta Ipoda dira soinean eramaten ditudan bi lagun zintzoenak. Ekainaren 1ean tabakoaren legea indarrean sartuko da eta hemen ez da Peninsulan bezala izango, hemen jendeak legea bete eta errespetatuko du. Eskozian urte hasieran sartu zen eta egon ginen leku guztietan erretzea galarazita zegoen.
Dena den, tabakoa baino lagun jatorragoa dut Ipoda eta hari esker musikaz gozatzen ari naiz berriro. Izan ere, gaztetan musika oso gogoko banuen ere 5 urtez apur bata ahaztuta ibili naiz. Eskerrak Indezents lagunak, besteak beste, musika plater bikainak gomendatzen dizkidan, hari esker talde bikain asko ezagutu baititut. Sexty sixers, Potemkin, Hellicopter (Londresen hemendik gutxira), Fu Man Chu (Londresen hemendik gutxira), Ben Harper (Bekatua da horrenbeste itxaron izana tipo honen musika ezagutzeko, barkatu...) eta azken aldian gehien gozarazten didan Turbonegro.
Apocalipsys Dudes diskoa zaharra da, baina ikaragarria, bikaina, borobila...Norvegiar hauek soinu bikaian lortzen dute eta euren itxura, piura edo rolloa asko gustatzen zait. Ona etorri nintzenean The Age of Pampapirus abestia jartzen nuen parrandara atera aurretik, baina diska guztia ikaragarria da. Gaur ez dago parrandarik, bihar lanera mutilek, baina edozein une ona da abesti honetaz gozatzeko. Eskerrik asko Indezents eta segi horrelakoak gomendatzen. Queens of stone age-ekin zorra dut oraindik, ez baitut sekula entzun, baina hasiko naiz, laster gainera.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: