Igandean El Pais egunkariak zekarren astekariaren portadak begiz jo ninduen. Italian geroz eta abiadura handiagoz hazten ari den faxismo mugimenduaren inguruan artikulu interesgarria zekarren eta astekariaren azalean hiru tipo burusoil sekulako pintekin agertzen dira. Izan ere, Claudio Lazzaro kazetari italiarrak bere bigarren dokumentala egin du faxismoaren inguruan eta, bertan, larritzeko moduko gauzak ikus ditzazkegu. Sarean begira hasten bagara ere, dokumental pila bat aurki ditzakegu fenomeno honen inguruan eta, ez italian bakarrik, faxismoa eta neonazismoa ikaragarri igotzen ari baiti...