Faxismoa eta nazismoa indartsu ate joka

bewater 1456131582656 ZIRT EDO ZART | 2009-10-06 11:18

Igandean El Pais egunkariak zekarren astekariaren portadak begiz jo ninduen. Italian geroz eta abiadura handiagoz hazten ari den faxismo mugimenduaren inguruan artikulu interesgarria zekarren eta astekariaren azalean hiru tipo burusoil sekulako pintekin agertzen dira.

Izan ere, Claudio Lazzaro kazetari italiarrak bere bigarren dokumentala egin du faxismoaren inguruan eta, bertan, larritzeko moduko gauzak ikus ditzazkegu. Sarean begira hasten bagara ere, dokumental pila bat aurki ditzakegu fenomeno honen inguruan eta, ez italian bakarrik, faxismoa eta neonazismoa ikaragarri igotzen ari baitira europa guztian. Youtuben harri-bitxi hauek bilatu ditut.

Hau Lazzarok eginiko dokumentalaren zati bat da.

Gainera ez da ahaztu behar Berlusconi jende honekin paktatzen ari dela, inmigrazioaren aurka, homosexualitatearen aurka eta azken finean eurengandik ezberdinak diren guztien aurka joz. Cuore Nero, Forza Nuova, Casa Pound edo Camicie Verdi (Lazzaroren aurreko dokumentalak izen hau du) faxismoa besarkatzen duten taldeak dira. Elizaren etika aintzat hartzen dute, baina euren helburuak biolentziarekin inposatzen besterik ez dakite.

Italia iparraldean sekulako indarra hartzen ari da mugimendua eta horrekin batera eraso faxistak. Badirudi benitozaleak esnatzen hasi direla Italian, tristea eta arriskutsua aldi berean. Hemen erroman duten zentro soziala ikus daiteke, bai "zentro soziala", a flipar.

Halere, Italia ez da leku bakarra horrelako mugimenduak indartzen eta antolatzen ari direna, izan ere honako dokumentalean ikus daitekeen bezala Europa osoan ematen ari den fenomenoa da.

Dokumentalaren hasieran esaten den bezala, eskola atarietan umeei talde hauen CD-ak oparitzen zaizkie. Dokumentalak lau zati ditu youtuben, hau lehena besterik ez da. Oso graciosoa da nola ingles bati subtitulatu beharra diote bere amak ere ez baitio ulertzen.


Utzi iruzkina: