I´m back and with a good job into my hands
Hello everybody, azkenean, denbora luze eta emankor baten ostean, berriro blogera bueltatzea erabaki dut. Egia esan etxeko konexio ez da aitzakia ez idazteko, baina oso alper ibili naiz azkenaldian, badakizue alperkeriak alperkeria elikatzen du.
Baina azkenean martxan jarri naiz eta egia esan gorputza eta burua suspertuta nabari ditut. Eskoziako bidai ikaragarria urrun dago jada, ordutik, jende asko etorri da bisitan (arantxa, nerea eta aitor, gero Dani eta gero Carlos Mitxu eta Jaime). Egia esateko bisitetaz potrotararte amaitu nuen, baina azkenak ospa egin zuten egun berean lanean asi nintzen beraz, nahiko lanpetuta ibili naiz.
BAI JAUNAK, LANEAN NAGO, Leon izeneko restaurante batean nago, astebete daramat eta lehen egunetan lehertuta amaitu arren, pozik nago. Jendea jatorra da managerrak flexibleak dira eta lana ez dago gaizki. McDonalds antzekoa da, baina janaria naturala da, naturalegia nire gusturako (nik txuletak, arraultz prejituak eta patatak nahiago. Janaria nolakoa den ikusteko klikatu gorako linkean).
Bestela gauza gutxi, festa batzuk gehiago, nesketan gutxi, eta gauzak egiteko denbora gutxi. Halere, Indezentsen baimenarekin (nabari da jada liburutegia utzi duela, jada blogaren abiadura dezente mantxotu da), gure abuztuko super bidaiarako dirua aurrezten hasi naiz.
Hurrengo helburua hori baita, abuztuko bidaia. Igor Hendrixen super txurrineta hartu eta Europan barrena gure gaztetasuna aprobetxatzea.
Amaitzeko gaur gertakizun arraro bat ikusi dut etxetik gertu. Orain Edware Road delakoan bizi naiz, eta Ingelesek dioten bezala hau Iraq da. Jende guztia ekialdekoa da (Iran, Iraq, Libano, Siria, Turkia...), kaleko denda guztiak musulmanak dira eta "Salam Alekum" alde guztietatik entzuten da. Ni gustura nago, beraz no problem, baina badirudi hemen ilegal asko dagoela eta, beraz, zentsoa egiteko poliziak trafiko kontrolak jartzen ditu errepidean, jendeari papelak eskatu eta zentsatu gabeak arrapatzeko. Gauza kuriosa iruditu zait, 30bat polizi baitzeuden etxe ondoan kontrola egiten. Esaten nuen ba nik, INGLES HAUEK EZ DAUDE BURUTIK ONDO. Bueno mutilek zaindu eta besarkada bat denontzat: Ieme, borthuzai, Amuitz eta blog honetara noizbait sartu zaretenoi.
Iruzkinak
Amuitz 2007-05-19 23:14 #1
Ba konturatzen haizenerako, enkargu bat daukak egiteko!
Leoiaren menuak ez dik horren txarra ematen, ez?
Ongi etorri mundu birtualera.

indezent 2007-05-20 16:32 #2
Hoi de Manolete, juerga gutxigo eta ahorratu gehiago. Portzierto, herriko festak erki zijotzek eta atzo behintzat, hire lagun irizarrek triunfau in tzian jajajaja. Irizar 3 Manolete 0
borthuzai 2007-05-23 19:45 #3
aupa tio! joder aspaldiko, bizi haiz ta!
gure hementxe, herriko festak al dien gehiena aprobetxatzen.
Zorionak kurreloangatik eta hoi, tio! guay, la hostia!
hemen goatzen gaituk hitaz eta ikusten diau hi're gutaz goatzen haizela. ondo zeok, ondo zeok :-)
hola segi tio.
besarkada bat,

Utzi iruzkina: