Nongotarra naiz? Etxean badakit, baina atzerrian zer?
Euskalherritar orok duen arazoa dela iruditzen zait, gure herria utzi eta atzerrian nongoak garen eta zer garen azaltzeko. "Where are you from?" Galdera 100 aldiz egin didate lau egunetan eta erantzunak min ematen didan arren, "I´m from Spain", esan dut gehienetan.
Arrazoiak bi izan dira; batetik, nire ingelesarekin Euskal Herria non dagoen azaltzea eta zergatik ez garen Espainia edota zergatik ez naizen espainiarra sentitzen azaltzea oso zaila egiten zaidalako eta gauzak gaizki azaltzeko nahiago ixilik egon.
Eta bestetik, akaso Euskal Herria non dagoen eta zer den ezagutuz gero hemengo egoerataz galdetuko didatelako. Horren gainean erantzuna argiago dut, baina nahiago izaten dut beste zehozertaz hitz egin. Nik ia ulertu ezin dudan egoera beste bati nola azalduko diot ba?
Halere nik argi daukat zer naizen. Ni euskalduna naiz, Euskal Herrikoa, nire hizkuntza Euskera da eta nire erroak Euskal Herrian daude.
Lagun ditudanei azaldu diet nire ustea euskal gatazkari buruz. Nik ez dut odolik nahi, nik euskalherritarrok geure etorkizuna erabakitzeko ahalmena izatea nahi dut, baina horretarako ez nago inor akabatzeko prest. Bestetik, Espainiako gobernuaen politika askoren kontra nago, presoekin duten jokabidea edota gure hizkuntza zanpatzeko duten ohituren aurka eta politikari iruzurti eta zuri horietaz nazkatuta nago.
Azkenik, niretzako espainiarrak nire lehengusuak dira, gertutasunagatik lagun asko ditudalako Espainian zehar eta nahiz eta Frantzia 50 kilometrora izan, lehenago joango naizelako Miranda de Ebrora, Poura baino.
Euskalduna naiz eta arro nago....
Iruzkinak
indezent 2007-01-18 16:21 #1

Rollo guzti hontaz deskantsaukodezu han zaren bitarten, zu lasai. hemen seittuko diau burue jaten. halare ez esan i'm from spain mesedez, ulertzen ez duenari Hungria hegoaldean dagoela esan eta kitto

axi olano 2007-01-18 16:53 #2

Benoooo... Euskaldun izatea zein neketsua den... Bada, Amazigh edo Berebereen adibidea jarriko dizuet: Amazigh horrek "jende librea" esan nahi omen du... Klaro, Barbaro edo Bereber deitu dituzte beraz.

Eta Amazighek esaten dute (oso ondo ez dakit parabola baina tira) belar mota malgu baten antzekoak direla: Zapaldu eta oldartuak beti, baina egurra pasata gero, beti zutik gelditzen direnak. Bewater amazigha inondik ere. Gurekin antzeko zeozer gertatzen da. Ta ez naiz prezeski "The Organization"az ari.

Hamaikatxo aldiz galdetu digute "where are you from"... eta eztakit "a little country between France and Spain" letania aspergarriarekin hasiko nintzen edo, baina ziur ez nuela "Spanish" inoiz esan. Estualdian egon ezkero, galdegilea polizia edo halako zeozer bada, Jesus Nazaretekoaren erantzuna gomendatzen dut, gurera ekarria: "Usted es español, verdad?" itauntzen badute, bota "Si usted lo dice...". Beste aukera bat Arzalluzena, oso legalista ordea: "Subdito español de nación vasca". Ta atzerritarrekin, gehien funtzionatzen duena futbola da: Athletic, Iribar... Greziako uhartetxo batean ere funtzionatzen du... halafede!

axi olano 2007-01-18 17:03 #3

Aurkitu diat ARGIA aldizkarian Khalid Amzir, Bilboko bereber famosoenaren elkarrizketa (parabola argitzeko):

"Gu, hasiera, Euskal Herriko Amazigh Kultur Elkartea izan ginen. Horixe izan zen, jatorrian. Elkarteak Azraf zuen amazigh izena, hau da, "ihia". Zera adierazi nahi genuen, alegia, amazigh herria, inbasio guztiak gorabehera bizirik dagoela. Inbasioak diot, zeren bizantziarrak, feniziarrak, erromatarrak... arabiarrak, espainiarrak, frantziarrak, italiarrak eta beste saiatu baitira Afrikako iparraldean. Gure herria azpiratzeko egin dituzten saio guztiak gorabehera, ezin izan dute suntsitu. Saiatu diren arren! Baina herriak, amazigh kulturak bizirik irauten du. Horregatik, "ihia". Bai, tolestu bai, baina puskatzen ez dena. Horixe esan nahi genuen.

borthuzai 2007-01-18 18:40 #4
Irlanda hegoaldean egon berri den nire lagun bat saiatzen zen egoera deskribatzen, espainia eta frantzia artean zegoela... eta beraiek, nire lagunak dioenez, beti, beti, beti, beti "ah! Barcelona" esaten zioten. Zer pentsa ematen du desde luego.

Halere gustoko dut nire unibertsitateko lagun baten lagunari pasa zitzaiona. Berak beti "Basque Country" esaten omen zuen, eta ikusten zuenez jendeak aurpegi arraroak jartzen omen zizkion. Baina beno "Normala" pentsatzen zuen bere baitarako. Halako batean ordea batek zera esan omen zion:
"Baina nungoa hintzela esan huan aurrekoan?" (Ingelesez noski)
"Basque Country"- berak.
"Bus Country? autobusen lurraldetik?"
:-) :-) :-D

Oso ona da.

Amuitz 2007-01-18 20:07 #5
Nik beti esan izan dut Basque Countrykoa naizela, between France and Spain, eta ez dakienak non dagoen begira dezala mapa.
Batzuk badakite non gauden, eskoziar batek berehala esan zidan: "basque, ratatatatata" metrailetaren keinua egiten.
Frisiako emakume bati pena ematen zion gu espainolak izan nahi ez izatea, eta hari ez aipatu Fryslân eta Holanda nazio desberdinak direnik!
Duela zazpi urte, Esloveniara sartzen, bertako aduanan zegoen poliziak kotxe guztia miatu zigun, paperak atera arazi, eta nire Españako DNIa eman nionean, helbidea begiratu, SanSebastian irakurri (nik ezer aipatu gabe), eta hala esan zidan: Ahhhh, baski, oso ondo, jarraitu aurrera, ongi etorriak gure herrira!

Alain 2007-01-19 11:29 #6

Aupa Imanoltxo!! nire mezuak ez du postarekin zerikusirik izango baina berdin zait... ez nekien honetan idatzi edo ardanza "goraipatzen" duzun horretan agurtu asiq.... azkenean denbora hemen galtzea erabaki dut! jeje!

Zer moduz tio?? Londresera heldu eta haizea jo ta fuego ez?? Agian, dagoeneko, Liverpoolen egongo zara bolada batek Londreseko kale tristeren batean harrapatu eta airean eraman bazaitu!

Por tzierto, agurrik ere ez duzu esan!! Ez nekien ya bertan zeudenik... zugatik galdetu eta asteburutik england-en zaudela esan didate harriturik..... joan aurretik esan beharrekoa esango dizut orduan: ondo ibili eta zaindu zaitez!!

Ikusiko dugu elkar, ez dakit ez noiz ez non; nik ez dakit non zauden zu, baina zuk ondo dakizu non eta zertan nagoen: zamudioko txoko bateko enpresa batean eta... zertan? nork daki... ;)

Ondo ibili tio, besarkada bat!! agur!!

2007-01-19 11:46 #7
Euskal Herria edo Basque Country non dagoen jakitea, erantzuna ematen diozunaren menpe dago baña ezin esango degu Spanish gerala, berak ez dakien beldurragatik edo lotsagatik. Eta esplikazioa eman beharra badago... ba aurrea; ez det uste paiasoarena egiten dugunik Euskal Herria nun dagoen esanez.
Euskalduna naiz eta arro nago!

i eme 2007-01-19 11:47 #8
aurreko erantzunaren egilea ;)

XL 2007-01-20 13:20 #9
Wow, euskalduna naiz eta arro nago, hori bai hori esaldi galanta. 100 aldiz galdetu dizutela nongoa zaren? Jakin ezazula gehinetan beste zer galdetu ez dakitelako galdetzen dutela hori (zuk ere berdin egingo zenuen beste 100 alditan, ez?), eta piper bat inporta zaiola Londresen aurkituko duzun jende gehienari nongoa zaren. Are gutxiago EHkoa izateaz arro zaudela jakitea. Nire gomendioa: identitate berriak asmatu. Nik bost urte pasa nituen hiri horretan bizitzen eta uste dut Europako bazter guztietakoa izan nintzela, eta beti arro, noski. Beste gomendio bat: ingelesa ikasi nahi baduzu, ez elkartu euskeraz edo gazteleraz hitzegiten duen inorekin, zure lagunik minena bada ere. Putak pasako dituzu, baina, tamalez, hori da ikasteko modu bakarra.
Juergarako leku on bat ezagutu nahi? Joan Shoreditch aldera (Old Street tube station ondoan). Gero, horko tabernek ixten dutenean, aukera dexente daude: The End, Fabric, Turnmills, The Cross... Uff, ondo pasako duzu bai.

Alex 2007-01-22 16:14 #10
Iepa Imanol!

Juer, tematika interesgarria jarri duzu blog-an martxan. Ni lehengo urtea kanpoan bizi izan nintzenean "I´m basque" esaten saiatzen nintzen...ta azkenean beraiek "spanish" bezela ezagutzen zaituzte, eta normala da. Nik nere ingurukoek gure ideia bat izatea nahi dut, eta lagunei beti esplikatzen diet gure arazoaren inguruko mobidak...baina aspalditik hau erantzuten dut: "I´m from the North of Spain, the Basque Country", eta motzagoa "spanish". Zeren azkenean, nahi edo ez nahi, kanpokoentzat españolak gara, erdaraz hitzegiten dugu, hango ohitura asko jarraitzen ditugu eta nik Spanish team-ean egiten dut lana...beraz zaila.

Irlandan, jende gehienak badaki "basque" zer den, baina Suezian nengoenean, Chinako eskualde batetaz hitzegitea bezela zen...beraz azkenean nere bizia ere erreztu nahi dut eta ze ostia, nazkatuta nago munduko zentroa garela pentsatzeaz...ia inork ez daki existitzen garenik ere.

Eskuminak Dublinetik...ta hori, ondo pasau London aldean!

Badakit batzuei ez zaiela ondoegi irudituko hemen idatzitako gauzak...baina kanpoan 3 urte bizi eta gero ohitura batzuk hartu ditut, eta pentsakera ere bastante aldatu zait....euskalduna naiz eta oso harro nago..baina ez naiz "antiespañola", lagun asko ditut eta beraiekin egotean etxean antzera sentitzen naiz...oporrak, janaria, eguzkia etab.etarako asko gustatzen zaigu ba!

Alex

encix 2007-01-22 19:28 #11
Pixkanaka aurrera, sehaskan aroa;
une txar galanki du hark igaroa;
haseran izan arren, han arraroa;
denborakin egingo xu, zure arragoa;
borroka beroa;
askoren leloa;
herrian gogoa;
betetzera hoa;
zuk esan ote al dakien non den Gipuzkoa!
Zuk esan ote al dakien non den Gipuzkoa!

ibai 2009-11-24 21:49 #12
"I'm from Basque Country" etzeok ba esaldi ximpleagoikan nungoa zean esateko. Normalian jendeak badaki nun don euskal herria.

Eta idatzi dezun zerbaiti erantzunez, "edota gure hizkuntza zanpatzeko duten ohituren aurka", egia da estatu españolari etzaiola gure kultura eta hizkuntza interesatzen, hori baita Nazio eta herri egiten gaituena baño beraiek ez dia errudun bakarrak. Zenbat euskaldun ibiltzendia eunero jo ta fuego gazteleraz hitzeiten? gehiegi. Nei lotsa (ta nazka) ematen dit donostia jun, ta 10 urteko ume bat gazteleraz hitzegiten entzutea, edota autobusa hartu ta or dauden danak gazteleraz hitzeiten ibiltzia ta euskera inun ez entzutea.. askotan ez dakit Donostin naon edo valladoliden.. HORI LOTSAGARRIA DA.

Gora Euskal Herria eta gora Euskera! Ez dezagun utzi, herri eta nazio egiten gaituen hori desagertzea.

Utzi iruzkina: