Estoy jodido, pero bien jodido
Euskal Herritik etorri ostean beste izenbururik ez zait sortzen. Snatch pelikulan esaten den esaldia da eta egia da: estoy jodido, pero bien jodido.
Hemen eguraldia EH-n baino askoz hobea, zapatillak ederki busti nituen (zintzurrarekin batera, solidaridad con Indezents) Beasain aldean eta hemengo eguzkiarekin lehortzen hasiak dira.
Halere, nire atsekabea ez dira zapatilla bustiak, INTERNET jainkoaren falta baizik. Etxez aldatu naiz eta nahiz eta errenta merkeagoa izan, garestia aterako zaitelakoan nago, ez baitut konexiorik...gaur goizean esnatu bezain pronto nabaritu dut hutsunea. Ezin hotmaila gainbegiratu, ezin indezents, ieme, amuitz, borthuzai eta besteen blogak begiratu, ezin internet bidez lana bilatzen hasi...
Orain, Oxford Streeteko cybercafe batean nago ahal dudan azkarren idazten, hemen denbora dirua baita. Bueno, lagunok, ni saiatuko naiz sarean egoten, baina lana aurkitu, interneta etxean jarri eta berriz ere blogari fidel bihurtu arte denbora pasako da. Halere, lasai, nire bloga ahazterik izango dudan arren, zuenak ez ditut ahaztuko. Jodido, pero bien jodido, my friends
Iruzkinak
indezent 2007-04-02 17:21 #1
Kanpeon! Etortzen hazien guztitan hola ibiltzen ba haiz hobe izango dek ez bueltau jajaja. Jarri zak konexioa azkar gero!
Amuitz 2007-04-02 18:32 #2
Hara, saretik erbesteratua bizi den bat, gizajoa. Lasai, beste mundu horretan ere bizitza egongo da, ala?
Eta lana ezin bilatzearenak aitzakia ematen dik...

i eme 2007-04-03 11:29 #3
London'en egin huen lehenengo etapan, ez hitzean oso gaizki ibili... berriz ere billauko dek zeregiƱik interneta ez eduki arren.

malen 2007-04-12 01:35 #4
Halere, lasai, nire bloga ahazterik izango dudan arren, zuenak ez ditut ahaztuko. Jodido, pero bien jodido, my friends
ze politxa!
ta inglesakin ze moduz?

Utzi iruzkina: