Astebete igaro da txartela aldatzeko esan zidatenetik eta astebete igaro da nire mobilarekin deirik egin gabe nagoenetik. Euskkaltel (link interesgarria) izatearen harria jasaten ari naiz eta GUREA den zerbait bezala saltzen diguten zerbaiti kasu egiteagatik. Orangeren eta Euskkaltelen (link interesgarriak) arteko tira-biraren ostean, portabilidad delakoa egiteko eskatu ziguten Euskaltelen jarraitu ahal izateko. Bezero zintzo eta jator baten moduan hantxe joan nintzen paperak betetzera eta txartel berri bat eman zidaten. "Abisatuko dizue noiz aldatu behar duzun txartela", esan zidaten. Esan...
Goizeko 1:36 dira, Cuatro telebista kateko Callejeros saioa ikusten ari naiz. Kazetari bat Gazara joan da, Palestinara, baina han urte berriak kontu zaharrak ekartzen ditu gogora. Buila, orro egin nahi dut, bihotza erabat beratu baitzait. Gazako herri batean dabil kazetaria, bertako jendearen bizimodua erakusten. Emakume batek Israeldarren azken bonbardaketak etxea nola utzi dion erakusten ari da. Semea hil zitzaion eta egun bat lehenago anaia. Inori ez diola hori opa esaten ari da negar malkoka. Etxeak Realeko defentsak baino zulo gehiago ditu eta jada ezin du bertan bizi. Zazpi seme...
Gauero bost bat lagun elkartzen gara betiko tabernan zerbezatxo batzuk edan, petatxo batzuk erre eta solasean aritzeko. Tabernariarekin konfiantza handia dugu eta azken aldian gauza arraroak ari ziren gertatzen. Tabernariak esku pilotari gustua hartu dio eta edozein ordutan gonbidatzen zuen edonor partidatxo bat jokatzea. Goizeko ordubatetan, eta baita beranduago ere, pilotan jokatzera joaten ziren nire etxe aurreko frontoi txikira (umeek jokatzeko eginikoa) eta nik panorama ikusita ospa egiten nuen etxera. “Hauek kriston pillauta daude” pentsatzen nuen, baina agian oker nengoen eta C...
Banoa, azkenean heldu da ordua eta banoa. Sentimenduak, bizipenak, algarak, lagunak eta errepideko milaka kilometroak atzean uzteko garai da. Orain nostalgia eta, Compay Segundok zihoen bezala, “distantzia” geratuko dira. Bizitzako etapa bat amaitzera doa eta ez dago damutzerik, aurrera egin behar da. Iraganeko gauza onak nire oroipenen zakuan sartuko ditut. Apurka-apurka zakua betetzen doa eta gure bizia ere betetzen ari denaren seinale da hori. Bi urte eta erdi ez dira berehalakoan ahazten, eta nahiz eta kexu eta gorroto iturri izan askotan, fruitu asko eman duten bi urte eta erdi i...
Tok, Tok, jo dut Iraganaren atea. Ez du aurpegi onik ipini, ez omen dago gustura berarekin izan dugun jarrerarekin. Ezkortasuna sumatu dut bere hitzetan eta gertatutako guztia kontatu dit, ez omen du ezer ezkutatzeko. Gertatutakoa gertatu dela jakinarazi eta Etorkizunari deitzeko esan dit. Ring, ring deitu diot Etorkizunari, baina ez dit sakelako telefonoa hartu. Badirudi ez didala gertatuko dena kontatu nahi. Bosgarren tonuan erantzungailu automatikoa atera da eta arazoren bat izanez gero Orainari galdetzeko esan dit, bera omen da Etorkizunaren idazkaria. Oraina nire alboan dag...
Haizeak daraman hostoaren antzera, eraman ninduzun maitasunaren hatzaparretara. Noraezean doan txori txikia ehiztariak jotzen duen bezala jo ninduzun. Gupidarik gabeko laztanak egin ostean, jostorratz zorrotzarekin zure izena tatuatu zenuen nire bihotz belaxka, eta, ondoren, irribarre batekin bizkarra eman zenidan. Amodio traidore, amodio bihotz gabea, etorritako bide beretik ihesik atera zarena. Otso bakarti bat arkume batek engainatu balu bezala sentitzen da nire bihotza, baina bihotzean dudan tatuaje samingarria denborak eramango badu ere, zure besarkaden garra itzaltz...
Udazkena heldu da, baina udazken hau berezia izaten ari da. Etxe pareko zuhaitzen antzera, nire bihotza estaltzen duten hostoak emeki-emeki erori egin baitira maitasunaren haizeak eramanda. Aspaldian ez nuen bihotzaldi hori sentitu eta udazkeneko kolore triste eta nostalgikoek areagotu egin dute bihotz gizajoaren ahultasuna. Abestiek ez dute esanahirik zu gabe eta ilargia zure irribarre luze eta ederra islatzen duen ispilu bilakatu da. Bihotza mila zatitan hautsi ez dadin, North Face txamarra bereziekin saiatzen naiz babesten, baina wind-stopperrak ez du eraginik egiten. G...
Bizitzan zer edo zerren zain egon eta egonean egoten garenontzat. Amildegian behera botatzen jakin behar dugunontzat, askotan lurra jotzen baita, baina bota ezean ez da inoiz jakiten hegan egiteko gai garen.
Injusticia? Anda y ke se joda. Izan genian tipo honetaz eztabaida bat duela gutxi sugoiren blogean