Ardanza eta Euskaltel kanpora!!!!!!
Astebete igaro da txartela aldatzeko esan zidatenetik eta astebete igaro da nire mobilarekin deirik egin gabe nagoenetik. Euskkaltel (link interesgarria) izatearen harria jasaten ari naiz eta GUREA den zerbait bezala saltzen diguten zerbaiti kasu egiteagatik.
Orangeren eta Euskkaltelen (link interesgarriak) arteko tira-biraren ostean, portabilidad delakoa egiteko eskatu ziguten Euskaltelen jarraitu ahal izateko. Bezero zintzo eta jator baten moduan hantxe joan nintzen paperak betetzera eta txartel berri bat eman zidaten. "Abisatuko dizue noiz aldatu behar duzun txartela", esan zidaten. Esan eta izan; urtarrilaren 3an aldatu behar nuela txartela pasatu zidaten abisua.
Heldu zen urte berriko hirugarren eguna eta esnatu bezain pronto aldatu nuen txartela, txartel zaharrak ez baitzuen balio. PIN-a sartu eta "fallo en el registro de la tarjeta SIM" zihoen mezu bat. Nire telefonoak ez zuen koberturarik eta ezin nuen ez deirik jaso ezta deirik egin ere.
1718 matxuren telefonora deitu nuen eta hangoak burua nahastu besterik ez zidan egin, konponbiderik ez baitzidan eman. Dendara joateko esan zidan eta hantxe azaldu nintzen nire arazoari konponbidea bilatu asmoz. Han ere, ezin zutela ezer egin adierazi zidaten, baina parte emango zutela esan zidaten eta ziurrenik hurrengo egunean kobertura izango nuela, apur bat itxaroteko.
Ia astebete pasatu da eta zazpi bider joan naiz dendara eta beste hainbeste alditan deitu dut 1718-ra, baina ezer ez, nire mobilera deitzen baduzue "este número no existe" esango dizu erantzungailu automatikoak.
Gaur zortzigarrengoz joan naiz eta baja eman nahi dudala esan diet. Bertako neska jada nazkatuta dago nitaz, baina ni beretaz ere bai eta arazoa konpondu bitartean hantxe joango naiz egunero. Ezin dudala baja eman esan dit, mobil berria eman zidatenez urte eta erdiko kontratua sinatu nuelako. Orduan erantzuna eginda etorri zait, "eta kontratu horretan ez al du jartzen egunero zerbitzua emateko konpromisoa duzuela?", denda beteta zegoen eta neskari koloreak atera zaizkio. Larunbatean Londresera noala eta ordurako mobila behar-beharrezkoa dudala esan diot eta aste honetan ere deitzeko behar handia dudala.
Azkenean nik eman behar izan diot behin-behineko konponbidea. Bitartean prepago txartel bat emateko esan diot, kontaktuen agenda mobilean baitut eta beste zenbaki bat izan arren, horrela behintzat deitzeko aukera izango baitut. Hantxe aritu da gora eta behera eta, azkenean, 12 euroko saldoa duen txartel batekin eman dit mobila. Hori bai, nire betiko zenbakira ez deitu, lur azpian baitago eta berpiztu bitartean beste zenbaki bat dut.
Halere, Euskkaltelekoen aurpegia ez da hor amaitzen, erreklamatzera joan nintzen egun batean handia egin baitzidaten. Pendrive-ik saltzen zuten galdetu nion dendakoari eta denda atzera joan zen galdetzera. Lankide bati ia horrelakorik zuten galdetu zion eta besteak bat bakarrik zegoela, baina 250 mg-koa soilik (orain 2 Gb-koak saltzen dituzte) erantzun zion. Gutxiegi ez al zen galdetu zion niri kasu egiten ari zitzaidan tipoak eta besteak (ni entzuten ari nintzela jakin gabe) "bai pero si cuela, cuela" esan zion. Hantxe atera zen dendako mozoloa pendrive-a eskuan zuela eta hori bakarrik zuela esan zidan, baina erdi prezioan salduko zidala. Lau hanketan mostradoreari pixa egiten hastea besterik ez zitzaion falta, txakurrek hori egiten baitute. Agur esan nion "ke te den por kulo" beharrean eta zigarroa ahoan eta kea burutik ateratzen zitzaidala etxera itzuli nintzen.
Gaur, gainera, Ardanzak (beste bat) parke natural batean etxea egin nahi duela eta baimenekin tira-biraka dabilela esan didate Sugar tabernan. Ia hartz batek postre moduan jaten duen eguzkia hartzen ari denean, orduan ez du koberturarik izango Basurkori deitzeko eta bere bezeroak bezala egongo da, PUTEAUTA. Larunbatean banoa, baina ordurako ez badidate mobila konpontzen Euskalteleko kotxe guztiei sua emango diet Frantziako Tourrean, 2007ko ekitaldia Londresetik ateratzen baita eta Ingalaterran kale borroka ez dago horren zigortua.
Bien bitartean, ahalik eta jende gehienak mezu hau irakurtzea nahiko nuke, ia Googleko bilatzailean Euskaltel ipini eta lehen postuan agertzen den noizbait, Media Marketekin gertatzen den bezala (4. lekuan kexa bat agertzen da, milaka sarrera izan dituena). Beraz, barkatu aspertzea, baina ZABALDU MEZUA: ARDANZA ETA EUSKALTEL KANPORA!!!!!
Iruzkinak
borthuzai 2007-01-08 20:55 #1
Lege fisiko sozio-ekonomiko-politiko-psikologiko-aupamutiko berri bat aurkitu omen dute Tsinghua-ko unibertsitate txinatarrean eta formula honen bitartez adierazi omen liteke:

$ + EUSKO( denadelakoa) = $$$$$$$$$$$

Txantxangorria 2007-01-08 22:09 #2
Zerbait eskatzen didazun hurrengo aldia zintzi zintzo emango dizut. Ez dut nahi zure haserrearen biktima izan nahiiiiiiiiiiiiiiiii...... orain serio, euskaltelena ez dauka izenik.... euskaldunak direlako izango ez balitz, dagoeneko kiebran egongo zen zeren eta... son tan malosssssssssssssssssssssssss
bizipoz 2007-01-09 01:28 #3
(lehenengo bider izen horrekin idazten dotela....eske batzuk hori bezela ezagutzen naute! ejem...)
urte berri on eta ia lehenbailen konpontzen dozun arazua,
bestela, vodafoneko vitamina tarifia gomendatzen detzut.
ondo segi!
(malen)

indezent 2007-01-09 09:19 #4
Tourrean Euskalteleko autoak erretzearena oso ideia ona da bewater. Zu Londresen eta herri guztia BBCn herritar bat Londresen kale borroka egiten ikusten. Izugarria
Pakito 2007-01-09 09:35 #5
Karkakarkark

Errua zeurea da. Merezita daukazu.

Orangek %50eko deskontua eskaintzen bizi osorako dizu, Euskaltelek %5a 6 hilabetez, eta zuk bigarrena aukeratzen duzu.

bewater 2007-01-09 10:38 #6
Badakizu Pakito haciendo patria horrelako mierdekin eta gero horrela eskaintzen digute...halere, Orangekin telefonoa izatea baino nahiago dut mobilik gabe bizi, horretan frankofoboa naiz apur bat
i eme 2007-01-09 12:04 #7
Zure Urte berrian ere zaharrak berri postean esaten nuen bezala... lotsa badugu baña momentuko lotsa izaten da. Euskkaltelekoak berriz, lotsarik ez dute ezagutzen. Nere gurasoen etxean ere, Euskkaltelekoak ezagutzen dituzte eta ez dute oroipen ederrik.
Ahal dudan bezala, saiatuko naiz mezu hau zabaltzen (nere blogeko berrietan sartuko dut lotura bat momentuz) ;)

Amuitz 2007-01-09 12:56 #8
Ez nioke Ardanzari aurpegia zuritu nahi, baina susmoa dut konpainia guztiek antzeko jokaerak edukitzen dituztela, "desgrazia telefonikoen" txapelketa antolatu eta ikusiko dek hala dela.
Kontuz Londresen, etzakela astakeria haundiegirik egin!

bewater 2007-01-09 13:08 #9
Nik halere, Euskaltel espainiarrei emango nien eta Telefonica Bilbora ekarriko nuke, horrela behintzat erkidegoko PIB-a dezente igoko zian. Spaintel Madridera eta Euskalfonika Bilbora...Bestalde lasai, Londresera kale borroka besterik ez dut exportatuko, ontto revueltoa, bakailaoa pil-pil erara eta tortilla patata nola egiten diren ez diet erakutsiko...
indezent 2007-01-09 15:45 #10
nahi dekena egin zak baina ez azaldu nola egiten den kalimotxoa. Imperio Erromatarreko galiarrak izateari utziko genioke. Ez adila gure edabe magikoaren errezeta gure mugetatik irten
Vodafonetarra 2007-01-10 11:23 #11

Portzierto, Manolo...

Honek ez du zerikusirik zure postarekin, baina Planinic txarra zela zioena zu zinen, oker ez banago. Bizkaia Arenako derbia ikusi zenuen? jejeje

Ondo segi!!

Utzi iruzkina: