Banoa, baina 24mila esker
Banoa, azkenean heldu da ordua eta banoa. Sentimenduak, bizipenak, algarak, lagunak eta errepideko milaka kilometroak atzean uzteko garai da. Orain nostalgia eta, Compay Segundok zihoen bezala, “distantzia” geratuko dira. Bizitzako etapa bat amaitzera doa eta ez dago damutzerik, aurrera egin behar da.
Iraganeko gauza onak nire oroipenen zakuan sartuko ditut. Apurka-apurka zakua betetzen doa eta gure bizia ere betetzen ari denaren seinale da hori. Bi urte eta erdi ez dira berehalakoan ahazten, eta nahiz eta kexu eta gorroto iturri izan askotan, fruitu asko eman duten bi urte eta erdi izan dira.
Une txarretaz ere gogoratu nahi dut, zergatik ez? Baina ez dut une horien gainean idatzi nahi, zertarako? Garai txarrek ikasteko balio digute eta, faltan botako ez ditudan arren, beharrezkoak dira.
Paradoxikoki, A-8an barrena joan behar ez izateak beldur apur bat ematen dit, kamioi erraldoiek, kotxe-zale eroek eta BizkaiBusheko gidari terroristek baino errespetu gehiago ematen baitit etorkizunak. Baina orain etorkizuna ereiteko garaia da, eguneroko monotonia epeletik atera eta bizitzako gordintasuna ezagutzeko unea.
Ez zaituztet ahaztuko, nire bizitzaren zati bat zarete, baina otso bakartiak bere bidea egin behar du. 24 lagun, 24mila esker, 24 lagun, 24 aldiz mila esker.
24 zenbakiak zentzu berezia izango du niretzat hemendik aurrera, 6x4=12+12=8x3=23+1=24. Bi dozena arrautza baino gehiago zarete, nire zati bat zarete. Orain banoa, baina agur bat baino gehiago gero arte bat izatea nahiko nuke.
Iruzkinak
indezent 2006-12-13 17:25 #1

Polita, ez naiz zure lankidea eta hala ere emozionatu egin naiz.

Animo eta aurrera, etorkizunak gauza ederrak ekarriko baitizkitzu (inglesaren bat edo). Hori bai, blog hau "Euskaldun bat Londresen" izatea espero dut egunen batean e!

i eme 2006-12-13 18:02 #2
24koei agur (emozionatuta egongo dituk holako agurrarekin) eta London'i kaixo! Noiz hoa?

Drazen Petrovic 2006-12-14 08:14 #3

48 mila esker zuri, bada.

...eta kasu! Zauden tokian zaudela, sei begi [2+(2+2)] (nik ere badakit zenbakiekin jolasten, kar kar) izango dituzu zelatan Zamudiotik, zure euskara mailari begira, euskaldun zintzoak "zuzentasunaren, egokitasunaren eta jatortasunaren bidea" uzten ote duen zaintzen ;-)

Zorte on bizitzaren kapitulu berri honetan, kolorez janzteko zain duzun orrialde zuri honetan; eta gogoan hartu bilatzea bera dela abentura, bilaketak berak izan behar duela gozagai.

Ondo-ondo segi!

Aurrera beti!

bewater 2006-12-14 12:56 #4

"zuzentasunaren, egokitasunaren eta jatortasunaren bidea" hartu badut edota hartzen saiatu banaiz (bide hori oso gorabeheratsua baita) hein batean, Natxo pelox eta Joseba Cloneyri esker izan da, hau da, zuei esker.

Horregatik ere eskerrikasko, zuek ekarri baituzue Euskara berriz ere nire bizitzara.

Itziar 2006-12-14 13:12 #5

Zazpi urteka bizitzak aldatu egin behar duela irakurri dut: unibertsitatea hasi genuenetik, ia zazpi urte pasa dira. Bazen garaia zuretzat. Agian, bada garaia niretzat ere: berriz, irakaspen baliagarria aurkitu dut hemen.

Mantendu zure blogak, Londresetik edo nonahi. Mesedez!

Amuitz 2006-12-14 19:29 #6
Etorkizuna izan dadila oparoa, etortzeko dauden egun guztietako hogeitalau orduetan, etortzeko dauden urte guztietako hamabi hilabeteetan.
Eta blog eder hau, aurkitu berria, ez dadila amaitu zoazen lekutara joanda ere.

calzatti 2006-12-18 13:49 #7
Bidaia probetxuzkoa izan dadila, ziur naiz asko ikasiko duzula hastear
dagoen etapa berri hontan. Guk zapatu eta domeka goizetan umore txarrez
eta ajeaz lanera heltzen zen ipurterrea gogoratuko dugu, baina baita
une onak pasarazi dizkigun eta hainbeste irakatsi digun rubioa ere. Te
lo dice un tolosa ehh!

Zaindu eta asko ikasi...eta ia ikasitakoak guri irakasteko modurik duzun aurrerantzean ere. Besarkada bat.

ST2 2006-12-20 09:47 #8

Auapale Imanol!

Oso hunkigarria testua, benetan.

Munduko zorte guztia izan dezazula Londresen, baina asko ikasi, eh? Ez elkartu andaluzekin eta kanarioekin, askok egiten duten modura, ez baita ezer ikasten horiekin (hizkuntzari buruz ari naiz, ez malinterpretatu).

Idatzi noizean behin Londresetik zure abenturei buruz.

Muxu handi bat

Er txarung 2006-12-20 10:36 #9

Esan beharreko guztiak esanda daude

Bumbo jatetxeko tipoak ea non zauden galdetu dit (hanburgesa eta patata gutxiago saltzen dituzte orain). Erantzun diot "agur" baino "gero arte" esan diguzula eta Urdulizeko ateak zabalik dituzula.

Lan talde ona eratu dugu, nahiz eta batzutan adoz ez egon (eskerrak horri).

Beraz, lagun bat utzi duzula gogotzen dizut eta ez egin "Txantxangorria Londresen" bloga (baina zeurean idatzi).

Laster arte. Lagun bat.

isusko

gargantua 2006-12-20 10:48 #10

Sorte on, konpadre!!

Eta badakizu, Inglaterratik supermanagerran parte hartzen jarrai dezakezu ;)

God save Athletic!

Edurne 2006-12-20 14:21 #11

Aupa Ima, mundiala haiz. Zorterik onena Londres aldean.

Lontzo 2006-12-20 14:29 #12

Duela bi urte lizenziatzu berri bat ezagutu nuen.

Kirolak gustoko zituen, eta Fakultatean gauza askorik ez omen zioten irakatsi. Eguneroko lan gogorrak irakatsiko ziolakoan edo, gogotsu ekin zion beharrari.

Orain, bi urte geroago, profesional bati esan behar diot agur. Edo gero arte. Bietako edozein izanda ere, penaz nago.

Suerterik onena Imanol !!

Atrapaik 2006-12-20 17:01 #13

Imanol, holako despedidekin gure errekak ez dira ur faltan egongo behintzat….ze ederra!

Munduko zorterik onena opa dotsut ekingo duzun bide berri horretan, baina jakizu, gutaz ez zarela hain erraz libratuko; hasi jada datorren urteko egutegia hartu eta astebururen bat gorriz markatzen, Londonera goazela!!!!!!!!!

Besarkada handi bat eta ondo ondo segi!

Ander Egiluz 2006-12-20 18:59 #14

Bueno Imanol!

Bi hilabete baino ez dodaz euki egunean ordu pare bat zugaz ibiltzeko eta barreak egin dodaz dezente. Pena emoten dau bertako jendeari ohituten hasi nazanean zu bazoazela jakitea... baina tira, horrelakoak egiteko gogoa baldin badaukazu, aurrera! Gainera aukerarik ez galdu, 22 ez dekozuzalako precisamente ;-)

Besarkada bero bat eta good luck! ;-)

Agur!

Txantxangorria 2006-12-21 09:16 #15

Hitz hauek beste bati kendu dizkiot baina oso egokiak iruditu zaizkit gero arte esateko. Espero dut ez zuri ez berari axolatzea...

Ahora que la adolescencia es un septiembre lejano, ahora que quedan tan lejos las playas de Cuba, los viajes que trajeron a otros vistiendo nuestros cuerpos, ahora que cumplimos mas años que promesas, ahora que duelen las resacas.....

Ahora es el momento de volver a empezar, que empiece el carnaval, brindemos que hoy es siempre todavía, que nunca me gustaron las despedidas.

See you later

Txantxangorria

lata-puteik-ez 2006-12-21 19:17 #16

Imanol, liste hontan azkena baine nike hauek aiñe eo geyo estimatze zaittut!!!

Ni Londresea bixitan seuru-seuru niju, hau da, etzeala libratzen. Alperrik kejauko zea. "Beer competition" bat eo einberkou, ezta? Ta hurrengo hau buruz ikixte bazu, malkue dayola parre eingou.

"¡Ay que me da! A ti te da, a mí me pone, me está poniendo, me está viniendo, Iker Casillas que maravillas, toma pastis ¡ajá! Wiki... wiki... wiki, wiki me echo un kiki, me gusta el pollo, me viene el rollo, Kentuki Fray Chiquen, tócame el cogollo, me voy con la A, me voy con la G, mírame niña, mírame, la R de Riki la K y la I, me saco la lengua toco mi nariz, wiki, wiki toca piki uki duki me echo un kiki, me saco un moco... ¡Coño que llego tarde a clase! Vámonos."

Portzierto, makineko tipue dana preokupaute dao, zu jun ezkeo materiala kadukako ote zakon bildurrez.

Ta aio esateko, mordue gustakozatzun musikie:

http://www.youtube.com/watch?v=v2GAF8XAVHM

Luzia 2006-12-27 22:25 #17

Eskerrak despedidetarako oso txarra zarin, bestela akabo! Pelikula erromantikoekin negar egiten duten horietakoa naz, baina, zure "postak" muga guztijak gainditxu ditu!

Bi parrafotxo hauekin nahikoa izango dotela usteot, kriston tipua ezautu dotela esan eta guaz ez ahaztuteko baino eztotzut eskatuko ta!

Ah! Ta niri be apunta zure bisitxen zerrendan eta pixuan toki bat daukazunian abixa, fale? Zure esku!!

Hurrengo Maritxutan trago bat behintzat bai, ez?

Ez aldatu Imanol, segi horrela!

Utzi iruzkina: