BIHOTZEKO TATUAJEAK (II)

bewater 1456131582656 ZIRT EDO ZART | 2006-12-07 13:57
2

Haizeak daraman hostoaren antzera, eraman ninduzun maitasunaren hatzaparretara. Noraezean doan txori txikia ehiztariak jotzen duen bezala jo ninduzun.

 Gupidarik gabeko laztanak egin ostean, jostorratz zorrotzarekin zure izena tatuatu zenuen nire bihotz belaxka, eta, ondoren, irribarre batekin bizkarra eman zenidan.

 Amodio traidore, amodio bihotz gabea, etorritako bide beretik ihesik atera zarena.

 Otso bakarti bat arkume batek engainatu balu bezala sentitzen da nire bihotza, baina bihotzean dudan tatuaje samingarria denborak eramango badu ere, zure besarkaden garra itzaltzea ezinezkoa izango da, horrelako bero goxorik ez baitute infernuan saltzen.

 Amodio traidore, amodio bihotz gabea, etorritako bide beretik ihesik atera zarena.

i eme

i eme 2006-12-07 18:49 #1

Udazken gogorra.<br /><br />Hasiera ona eman diok blogari.<br />

indezent

indezent 2006-12-08 16:37 #2

Udazkenak hala ere beti du gauza on bat. Neguaren hotza pasa ondoren, beti eortzen&nbsp;da udaberria lore berriekin


Utzi iruzkina: